'Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak', lehenengoz euskaraz

Blas de Otero idazlearen eskultura./
Blas de Otero idazlearen eskultura.

Blas de Otero idazlearen jaiotza mendeurrena dela eta, lehendabizikoz bere eleberri baten bertsioa aurkeztuko da euskal hizkuntzan

ELCORREO.COMbilbao

Datorren martxoaren 15ean ehun urte beteko dira Blas de Otero (1916-1979) olerkaria gure hirian jaio zenetik. 50eko hamarkadako gizarte poesiak izan zuen ahotsik azpimarragarrienetakoa eta gaztelaniaz idatzitako literatura garaikidearen egile garrantzitsuenetakoa izan da. Ospakizun hori dela eta, Bilboko Udalak, idazlearen izena daraman eta haren ondarea zaintzen duen fundazioarekin elkarlanean, prosa poetikoan idatzitako 'Historias fingidas y verdaderas' lanaren euskarazko edizioa aurkeztu du, Andrés Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak itzulia 'Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak' izenburuarekin.

Liburua, euskarara itzultzen den Oteroren lan guztien artetik lehenengoa, Blas de Oterok Kuban egon zen garaian 1966tik 1968ra idatzi zuen lan horren gaztelaniazko jatorrizko testua ere jasotzen duen ospakizuneko argitalpena da (El Gallo de Oro arg.). Lana Madrilera itzuli aurretik idatzi zuen, dagoeneko minbizia diagnostikatuta zuela. Gaixotasun horren ondorioz poetak gertuago ikusi zuen heriotza, eta bere bizitzako azken urteetan biderkatu egin zuen bere poesia lana. Edizio berezi horrek, Kuban poetarekin egon zen eta liburu hori «desagertu ezin eta eder» gisa definitzen duen J.M. Caballero Bonalden sarrerako testua jasotzen du.

Urte osoan zehar kultur jarduera bereziak prestatu dira, Blas de Otero Fundazioarekin elkarlanean. Jarduera horien artean hitzaldiak, literatura topaketak poeta garrantzitsuekin edo erakusketa bibliografiko bat daude. Jarduera horien egoitza nagusia Bidebarrietako Liburutegia izango da.

'Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak' lanaren mila ale inprimatu dira. Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak itzuli du euskarara, eta Sabina de la Cruzen eta 2013an Cervantes Saria lortu zuen Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, 1926) poeta andaluziarraren testuak jasotzen ditu hitzaurre gisa. Azken horrek La Habana gogoratzen du bere lerroetan, «han ikusten genuen elkar, liburu desagertu ezin eta eder hau idazten zuen bitartean». Eta Bondaldek gehitzen du «Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak lanaren tonu orokorra batzuetan prosaren argitasun esplizituz betetzen den arren, egileak azaltzen, aztertzen, interpretatzen duena poesian tinko instalatuta dago».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos