Borrar

Mercabilbao 'Gustoko' elikadura azokan egongo da

Gaurtik hasita igandera bitartean, BECen banaketa-guneko enpresa operadoreek zuzenean parte hartzeko eta bertako barruti profesionala eta azpiegitura topalekutzat erabiltzeko aukera izango dute

elcorreo.com

Sábado, 13 de febrero 2016, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mercabilbaok, datorren gaurtik igandera bitartean BECen egingo den 'Gustoko' Azokan hartuko du parte. Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza izango du, beste batzuen artean.

Elikagaien sektoreari buruzko ekitaldia izango da. Bere oinarriak kalitatea, ekoizpen iraunkorra, jatorria, prestakuntza eta dastatze zaindua izango dira. Bertan Euskadiko eta Akitaniako ekoizleek hartuko dute parte, baita Frantziako Lonbardia eskualdekoek eskualde gonbidatu gisa, eta banaketa handiaren eta espezializatutako banaketaren sektoreetako kideek ere. Ekitaldi horretan bisitariek erakusketez eta jarduerez gozatu ahal izango dute, elikagai eta gastronomia sektorearen aurrean duten grina konpartitzeko; dastatzeen eta show cookingen bitartez.

'Algusto' izenarekin 4 edizio antolatu ostean aurrenekoa 2007an izan zen, ekoizpen-moduetan gertaturiko garapenak eta aurrerapenak eta kontsumo-azturetan izandako aldaketek bultzatuta, 'Gustoko, kalitatea eta jatorria' jaio da. Ez da azoka berria, baizik eta aurrekoaren bilakaera, eremu profesionalera bideratutako ekimena. Hori dela eta, Mercabilbaok parte hartzeko apustua egin du, banaketa guneko enpresa operadoreek parte hartze zuzena izan dezaten, bertako barruti profesionala eta azpiegitura topalekutzat erabili ditzaten, azokan parte hartuko duten ekoizleekin eta banatzaileekin bilerak egiteko.

Mercabilbaoko operadoreen elkarrizketa eta B2B bilera programa hori berrikuntza nagusietakoa da Profesionalei zuzendutako dastatzeekin edo Artxandako Ostalaritza Goi Eskolaren eskutik BECera helduko den Show Cookingarekin batera.

Alderdi profesional garrantzitsua duen arren, 'Gustoko'- ren helburuen artean bisitari espezializatuak eta jende guztia erakartzea ere badago. Hori dela eta, bertara joaten direnek beste mota bateko topaketaz gozatu ahal izango dute. Produktuak eta ekoizleak lurralde eta gizarte batekin lotzearen apustua egiten duen benetako kultur proiektuaz, hain zuzen ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios