Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos

Danimarmako arktiteko talde bat Bilbon dago hiriko eraldaketa ezagutzeko

iru egunetan egingo duten bisita pribatuan, Guggenheim museoa, Euskalduna jauregia eta Abandoibarra ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste

elcorreo.com

Sábado, 3 de octubre 2015, 01:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Danimarkako zenbait arkitekto eta eraikitzailek osatutako ordezkaritza bat Bilbon egongo da igandera arte, Bizkaiko hiriburuak azken hiru hamarkadetan bizi izan duen hiri garapen eta eraldaketa prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Hogei lagunek osatzen dute Aarstiderne Arkitekter arkitektura estudioko ordezkaritza eta, besteak beste, eraikitzaileak, arkitektoak eta paisaia arkitektoak daude. Arkitekturaren arloan Bilbok bizitako prozesua ezagutzeko asmoz, Asier Abaunza Hirigintza Saileko zinegotziarekin bilera eskatu dute, hiriaren eraldaketaren gertaera eta esperientziarik nabarmenenak aurkezteko.

Hiru egunetan egingo duten bisita pribatuan, Guggenheim museoa, Euskalduna jauregia eta Abandoibarra ezagutzeko aukera izango dute, baita "hiriko berrikuntzaren esparruan Bilbo erreferente bihurtu duten gainerako eraikin eta esku hartzeak ere".

Aarstiderne Arkitekter Danimarkako arkitektura enpresa garrantzitsuenetako bat da. Kopenhageko egoitza nagusian, taldekideak arkitektura iraunkorrean espezializatu dira, funtzionaltasunean, estetikan eta gizarte, ingurumen eta ekonomia arduran oinarritutako arkitekturan, alegia. Hainbat sektoretan egiten dute lan, hots, etxebizitza pribatu eta sozialak, bulego eta administraziorako eraikinak, merkataritza zentroak edota aisialdirako eta kirola egiteko eraikinak egiten dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios