Bilbok andaluziako esentzia ezagutuko du

Antonio Gades Konpainiak eta Ballet Flamenkoak hiruburuak antolatutako jaialdian parte hartuko dute urriaren 1etik aurrera

silvia cantera

Sábado, 26 de septiembre 2015, 00:25

Andaluziako xarma maite dutenek hegoaldetik ekarritako dantzarik eta musikarik berezienak ikusteko aukera izango dute. Bilbao Flamenco Jaialdia urriaren 1etik 9ra egongo da hiriburuan luxuzko kartel bat eskaintzeko. Nabargarrienen artean, Antonio Gades Konpainia eta Andaluziako Ballet Flamenkoa daude; 'Fuego' eta 'Imágenes' ikuskizunekin, hain zuzen ere. Gainera Manuel Parrilla, Carmen Linares, Lole Montoya, Gerardo Núñez eta Carmen Cortés eszenatokira igoko dira.

Publicidad

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen jaialdiak kontzertuen osagarri izango diren jarduera bat programatu du: Ricardo Pachónek emango duen Camarón de la Islaren bizitza eta lanari buruzko hitzaldia. Kontzertuetarako sarrerak 6 eta 20 euro bitartean salduko dira. Jaialdi osoa ikusi nahi dutenek 55 euroko abonamendua eskuratu dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad