Borrar

Aste Nagusian lapurretekin kontuz ibiltzeko ohartarazi du Ertzaintzak

Lapurrek kontaktu fisikoa, biktimen deskuiduak eta lasaitasuna aprobetxatzen dituzte. Jasotako zenbait salaketaren arabera, "labaneroak" ere izan dira

i. crespo

Miércoles, 26 de agosto 2015, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Ertzaintzak ebasketekin, batez ere, diru zorroenak eta telefonoenak, kontuz ibiltzeko eskatu du, Aste Nagusiko lehen bi egunetan halako hainbat delituren berri izan baitu. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ebasketei aurre egiteko lankidetzan ari diren arren, prebentzioa oso zaila da eta festetara doazen pertsona guztien laguntza behar dute.

Halako arau hausteak ahalbidetzen dituzten faktoreak ohikoak dira jende ugari pilatzen den lekuetan. Lapurrek kontaktu fisikoa, biktimen deskuiduak eta lasaitasuna aprobetxatzen dituzte. Jasotako zenbait salaketaren arabera, "labaneroak" ere izan dira. Kuterrak edo bestelako objektu zorrotzak erabiltzen dituzte poltsak eta jantziak mozteko eta baliozko objektuak eskuratzeko. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zenbait oinarrizko prebentzio neurri azaldu ditu: Bitxiak, dirua, telefonoa edo gailu elektronikoak ez erakustea, jende ugari pilatzen den lekuetan gauzak zaintzea eta poltsak terrazetan ez uztea, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios