500 tren jarriko ditu Renfek goizaldean Aste Nagusian zehar
Eskaintza gehieneko ordutegia gauero errepikatuko da 21:00etatik 00:00etara, gainerako zerbitzuak 20-30 minutuko maiztasunarekin ibiliko diren bitartean
i. c.
Lunes, 17 de agosto 2015, 19:27
Bilboko Aste Nagusirako Renfe Aldiriak gaueko tren zerbitzu bereziak jarri du abian; hain zuzen ere, goizaldeko 503 tren zerbitzu berezi aurreikusi ditu abuztuaren 22ko gauetik abuztuaren 30eko gauera bitartean, biak barne. Tren hauek, Bilboko nukleoa osatzen duten hiru lineetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña). Zerbitzu hauek, egunez ibiltzen diren ohiko trenei gehituko zaizkie eta Bizkaiko hiriburuko jai egun hauetan ematen den bidaiarien eskaria asetzeko indartuko dira ere.
Aste Nagusian zehar gaueko Aldiriko tren zerbitzuek duten onarpenak, urtero bederatzi jaiegunetan zehar etengabeko tren zerbitzuak ezartzea ahalbidetzen du. Ildo honetan, Renfe Aldiriak 30 urte daramatza Bilboko Aste Nagusian zehar gaueko trenak eskaintzen. Gaueko trenak hamabost minututik behin su artifizialetara Renfek Aste Nagusian zehar abian jarriko dituen zerbitzuekin jaiegunetako gauetan zehar maiztasun handiarekin aldiriko trenak eskaintzen ditu.
Eskaintza gehieneko ordutegia gauero errepikatuko da 21:00etatik 00:00etara (su artifizialekin bat eginez; Bilboko jaietan jende gehien biltzen duen ekitaldiarekin). Mugikortasun handiko hiru ordu hauetan, Hegoaldeko lineak (Barakaldo-Bilbo) 15 minututik behin eskainiko ditu trenak. Urduñako linean tren gehiago ibiliko dira ere su artifizialak ikustera joateko. Gaueko gainerako orduetan, nukleoko trenak 20 eta 30 minututik behin ibiliko dira.
Ohikoa den moduan, mugimendu gehieneko gauak abuztuaren 22 eta 29ko larunbatetako gauak eta ostiralak 28koa izatea aurreikusten da. Egun horietan, tren konpainiak 90 zerbitzu eskainiko ditu gauero, gaueko bederatzietatik hurrengo goizeko bederatzietara bitartean. Azkenik, azpimarragarria da jaiak dirauten bederatzi gauetan zehar Renfek abian jarriko dituen 503 trenetatik %66ak Ezkerraldetik eta Meatzari Aldeko (C-1 eta C-2) lineetatik igaroko direla, gainerako %33ak C-3 Bilbo-Urduña lineatik ibiliko direlarik.
Renfek eskainitako tren zerbitzu berezi hauek osatzeko, konpainiak eguneko beste 2.000 zerbitzu erregular baino gehiago eskainiko ditu Aste Nagusian zehar. Horiek horrela, Renfek, Aldiriko 2.500 zerbitzu baino gehiago eskainiko ditu. Renfe Aldiriak Bilboko hiriguneko nukleoan dituen zazpi geltokien artean, jaietan zehar garrantzi gehien izango duten lau puntu dira azpimarragarri. Jai eremuaren erdigunean kokatzen den Bilbo Abandoko geltokia ez ezik, San Mameseko geltokia erabat aproposa izango da Pergolara hurbiltzeko. Bestalde, Ametzola edo Zabalburuko geltokiak Zezen Plazara hurbiltzeko egokiak dira oso.