'Beerbug' eta 'El laberinto del Fauno' filmak, Deustuko San Pedro plazan gaur ikusgai

'El Laberinto del Fauno' filma eskainiko da gaur gauean./
'El Laberinto del Fauno' filma eskainiko da gaur gauean.

Ander Mendiaren pelikula laburra eskainiko da lehenik eta behin, 21:30ean hasita

ELCORREO.COM

'Beerbug' eta 'El laberinto del Fauno' filmak eskainiko dira gaur iluntzean aire libreko zinearen programaren baitan. 21:30ean hasiko da emanaldia, Deustuko San Pedro plazan. 'Agorrilean zinema zure auzoan' programa abuztuaren 21era arte izango da. Programazioak euskal zigilua duten zenbait lan arrakastatsu eta estatuko eta nazioarteko arrakasta handiak eskainiko ditu.

Guillermo del Torok zuzendutako filma (2006) eskainiko da. Dramaren eta fantasiaren arteko ekoizpena, ingelesez egin ez direnen artean Oscar sarietarako izendapen gehien lortu dituen filma da, eta bere protagonista nagusien artean, Alex Angulo aktore bilbotarra zena dago. Aurretik Ander Mendiaren 'Beerbug' film laburra ikusi ahal izango da.

Abuztuko bigarren asteko programazioaren barruan, AEBetako zine fantastikoaren bi lan klasiko izango dira, euskarazko azpitituluekin: Steven Spielbergen bi lan eskainiko ditu, 'Tiburón' (1975) eta 'E.T. El Extraterrestre' (1982), abuztuaren 11n eta 13an, hurrenez hurren. Horien aurretik beste bi film labur eskainiko dira: Jose Maria Goenagaren 'Sintonia' (2005), euskaraz, eta Roberto Santiagoren 'Cumpleaños feliz' (2010).

Egitaraua abuztuaren 21ean amaituko da, Santutxuko Karmelo plazan, Aitor Mazori eskainitako proiekzio omenaldiarekin. Oraingo honetan, film luzeen zuzendari eta antzezle gisa egin zuen 'Bypass' (2012) eskainiko da, Patxo Telleria zenarekin batera zuzendutako filma. Horren aurretik, Mazoren laguntza izan zuen azken film laburra eskainiko da, David Pérez Sañudoren 'Malas vibraciones'.