Borrar
Bilboko Deporivok Herriarteko finala jasoko du 23 urte geroago

Bilboko Deporivok Herriarteko finala jasoko du 23 urte geroago

Bihar ospatuko da esku pilotako partida erabakigarria 19:00etan, Markina eta Lemoa aurrez aurre egongo direlarik

elcorreo.com

Jueves, 25 de junio 2015, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Deportivo Klubak Bizkaiko Herriarteko Txapelketaren esku pilotako finalak jasoko ditu bosgarren aldiz. Azkena finala 1992an jokatu zen frontoi honetan, duela 23 urte. Hala bihar, arratsaldeko 19.00etan Markina eta Lemoa lehiatuko dira 46.edizioko Bizkaiko Herriarteko Txapelketaren finaletako titulua eskuratzeko. Txapelketa, Bizkaiko Euskal Pilota Federakundeak antolatu du eta Bilboko Udalaren, Bilbao Kirolaken bitartez, BBKaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EL CORREOren laguntza du.

Aurten, Abadiño eta Dima gehitu dira Bizkaiko Herriarteko Txapelketara. Elorriok, Arrankudiagak, Leioak, Atxondok, Durangok eta Santurtzik aldiz, ez dute parte hartu. Guztira 25 taldek hartu dute parte esku pilotan, saskian beste lauk eta erramintan beste lauk ere. Pilotariak kadete, gazte eta senior kategorietan lehiatu ahal izan dira.

Markina, faboritoa

Txapelketa hasi zen egunetik, Markina eta Gernika ziren faboritoak, iazko txapeldunordea eta txapelduna baitziren hurrenez hurren. Markinak 2008an estreinatu zuen garaipen zerrenda, eta ordutik 3 sari nagusi eta bi azpitxapelketa irabazi ditu. Lemoa, bestalde, aho zabalik uzteko alternatiba bezala aurkezten zen. Eta horrela izan da. Lemoa, Markinarekin batera, oso lehiatua izan den Txapelketako finaletara iritsi da.

Erraminta txapelketari dagokionez, jatorrizko formatura itzuli da, hau da, kadete, gazte eta senior kategoriatan jokatu da. Finalean Armintza eta Zalla lehiatuko dira larunbatean Zornotzako udal frontoian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios