2.300dik gora plaza uda kirolean igarotzeko
6-12 eta 13-17 urtekoentzat izango dira Bilbao Kirolakek eskainiko dituen plazak, eta ekainaren 22tik uztailaren 24a arte egingo dira txandak
elcorreo.com
Viernes, 22 de mayo 2015, 01:25
Bilbao Kirolak erakundeak 'Udan primeran, kirola eginez' programan izena emateko epea zabalduko du maiatzaren 26an, abonatuentzat, eta maiatzaren 28an abonatuak ez direnentzat. Guztira, 2.382 plaza eskainiko dira, eta izapideak www.bilbaokirolak.com web orriaren bitartez edo kiroldegietan egin daitezke. Plaza horiek ditu 6-12 eta 13-17 urtekoentzat izango dira. San Inazio kiroldegian 6-8 plaza erreserbatu dira arazo funtzionalak dituztenentzat. Artxanda, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegiek 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduriko jarduerak hartuko dituzte, eta 13 eta 17 urte bitartekoek aldiz, Errekaldeko kiroldegian egingo dituzte.
Ekainaren 22tik 26ra, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13etik 17ra eta uztailaren 20tik 24ra izango dira txandak. 6-12 urtekoei zuzendutako programan beste bi txanda gehiago zabalduko dira San Inazioko eta Txurdinagako kiroldegietan: uztailaren 27tik 30era eta abuztuaren 3tik 7ra arte. Ordutegia, kasu guztietan, 09:00etatik 14:00etara izango da. Haurrak jasotzeko zerbitzua ere izango da, 08:30etik aurrera, eta itzulera 14:30ean izango da, Errekaldeko kiroldegian izan ezik.
Haur eta gazteek hainbat jardueratan parte hartuko dute, hala nola taldekako kiroletan (saskibaloi, hockey, boleibol, eskubaloi, aretoko futbol), pilotan, herri kiroletan, uretako jokoetan eta igerilekuan, herri jokoetan, padelean (Artxanda eta San Inazio), tenisean (Artxanda, Errekalde, San Inazio eta Txurdinaga), patinajean eta bestelako jarduera osagarrietan. Jarduera guztiak euskaraz nahiz gaztelaniaz izango dira.
Abonatuentzako prezioa 50 euro izango da asteko, eta 60 euro abonatu ez direnentzat. 6-12 urtekoentzako programari dagokionez, uztailaren 27tik 30era bitarteko asteko prezioa 40 euro izango da abonatuentzat eta 48 euro abonatu ez direnentzat.
Familiek dirua aurrezteko helburuarekin, Artxandako kiroldegira igotzeko autobus zerbitzua aukerakoa izango da (astebete, 20 euro). Autobusak 08:30ean hasiko dira parte hartzaileak jasotzen eta etxera itzultzeko irteerak 14:00etatik aurrera izango dira. Autobusen ibilbide eta geldialdiak beharren arabera antolatuko dira.