Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
agentziak
Domingo, 15 de junio 2014, 01:02
Aurten ere, Bilbo goi-mailako nazioarteko adituen topalekua izango da. Aditu horiek komunikazio politikoaren arloko azken joerak aztertuko dituzte tailer, txosten eta mahai-inguruen bidez. Horiek guztiak Komunikazio Politikoari buruzko Nazioarteko III. Topaketaren barruan antolatu dira (ACOP Bilbao), 'La comunicación política en un mundo en transformación' lemapean.
Komunikazio Politikorako Elkarteak (ACOP) antolatu eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Topaketa honen III. edizioa uztailaren 17an, 18an eta 19an egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoan (Bizkaia Aretoa). Bertan, komunikazio politikoaren arloko azken joerei buruzko nazioarteko hamar ponentzia baino gehiago eta kasu arrakastatsuak landuko dira. Atzerriko aditu hauek hartuko dute parte, besteak beste:
Joel Benenson, Barack Obamaren inkestatzailea. 'Detrás de los números: Lo que las encuestas con frecuencia olvidan pero las campañas siempre necesitan' izeneko txostenean hartuko du parte (hilaren 17a, eguena, 09:30).
Josep Borrell, Europako Parlamentuko presidentea 2004a eta 2007a bitartean. 'La complejidad y la veracidad en la comunicación' izango da bere gaia (hilaren 19a, zapatua, 10:00).
César Martínez, aholkularia Estatu Batuetan eta Latinoamerikan. 'Retos para profesionalizar la comunicación política' izeneko txostena aurkeztuko du (hilaren 18a, barikua, 12:00).
Jon Aguirre, 'Democracia Real Ya' mobilizazioaren aldeko plataformako bozeramalea. 'Redes sociales y participación política' izango da bere gaia (hilaren 17a, eguena, 12:30).
Marta Lagos, Latinobarometroaren zuzendaria. 'Redes sociales y participación política' txostenean hartuko du parte (hilaren 17a, eguena, 12:30).
Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikorako Institutuko zuzendaria. 'Nuevas tendencias globales en comunicación política' txostenean hartuko du parte (hilaren 17a, eguena, 10:30).
Bi mahai-inguru
Uztailaren 17an eta 18an (eguena eta barikua), arratsaldeko saioetarako mahai-inguru bi antolatu dira. Lehenengoaren izena 'Mujer y Comunicación Política en Euskadi' da eta bertan izango dira Euskal Herriko alderdi politiko nagusietako bozeramaleak: Itxaso Atutxa (PNV), Idoia Mendia (PSE), Laura Mintegi (Bildu) eta Arantza Quiroga (PP). Hurrengo egunean, hilaren 18an, 'Las estrategias de comunicación de los gobiernos británico, catalán y vasco' izeneko mahai-ingurua izango da.
Zapatuan, hilaren 19an, lau tailer praktiko egingo dira gai hauei buruz: berrikuntza teknologikoa eta komunikazio politikoa, krisietako komunikazioaren kudeaketa, oratoria eta elkarrizketak prestatzea komunikabideetan, eta negoziazioa. Tailer horietako zuzendariak arlo desberdinetako adituak izango dira. Era berean, mundu osoko 16 unibertsitateko 30 ikerketa-lan aurkezteko saioa egingo da, komunikazio politikoaren arloko azken teoriak eta joerak aztertzeko.
Azkenik, Komunikazio Politikoari buruzko Nazioarteko III. Topaketak (ACOP Bilbao) aisialdiko programa sendotuko du eta Iberdrola dorrean bisita gidatua egiteko aukera izango da hilaren 17an, eguena, arratsaldeko 19:00etan. 'El proceso de transformación de la ciudad de Bilbao' izeneko hitzaldia emango da, koktel batekin lagunduta. Gainera, 'Beers & Politics' elkarrizketen beste edizio bat egingo da, programatik kanpo baina Topaketaren barruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.