Borrar

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketaren 29. edizioan izena emateko epea larunbatean bukatuko da

Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, biografiarekin eta taldearen datuekin batera

ELCORREO.COM

Miércoles, 28 de mayo 2014, 02:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketaren 29. edizioan izena emateko epea larunbatean, maiatzaren 31n, bukatuko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, interesatuek www.bilbao.net webguneko agendan inskribatu ahal izango dira, eta, parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekideren bat gutxienez lurraldean erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da. Metal eta Pop Rock inguruko estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Eta taldeek emakumez osatuak egotea eta euskaraz egindako lanak aurkeztea bereziki kontuan hartuko dira aukeratzeko orduan.

Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, biografiarekin eta taldearen datuekin batera. Halaber, erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izenak ere jakinarazi behar izango dira.

We are Standard eta Zea Mays

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketa 1985ean sortu zen pop rock musikan bere tokia bilatzen ari ziren Bizkaiko taldeei bultzada emateko asmoarekin. Urte hauetan guztietan, 1.750 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 278 talde ezberdin ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian egiten den erakusketan.

Ripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira ekimenaren eszenatoki ezberdinak. Urteak pasa ahala, erakusketa Bilboko jaien erreferente bihurtu da, bai eta Bilboko eta Bizkai osoko musika taldeen elkargunea ere.

Horrela, handik igaro dira We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Atom Rhumba, Audience, Sativa, Jukebox Racket, Hash, Radio Crimen, Porco Bravo, Horn of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Riff Truckers, Rise To Fall, Eneko Moby Dick edo Rubia moduko talde eta bakarlariak. Beste urte batez, egitasmoak La Caldera musika elkartearen, Stereozona plataformaren eta Metal For The Crew elkartearen lankidetzarekin egingo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios