Borrar
Pabiloi 6ko antzeztokia.
Pabiloi 6k 'Chichinabo Cabaret' eskainiko du Aste Nagusian

Pabiloi 6k 'Chichinabo Cabaret' eskainiko du Aste Nagusian

Beste "bi ikuskizun sailkaezin" izango dira ikusgai Antzerki Laborategiaren egoitzan: 'Sincopados' eta 'Arte de las Putas'

elcorreo.com

Martes, 28 de julio 2015, 00:50

Pabiloi 6ko Antzerki Laborategiak 'Chichinabo Cabaret' ekoizpen berria estreinatuko du abuztuaren 21etik 30era, Bilboko Aste Nagusian. Gainera, abuztuaren 27tik 29ra eta irailaren 3tik 5era, 'Sincopados' eta 'Arte de las Putas' eskainiko ditu, hurrenez hurren. 'Chichinabo Cabaret' ikuskizun "mentala" eta "japoniarra" da, Felipe Loza 'Cabaret Chihuahua' arrakastatsuaren sortzaileak idatzi eta zuzendutakoa. Hamar antzezlek zuzenean abestu eta dantzatuko dute bi orduko ikuskizunean, Iñaki Maruri musika zuzendaria eta ikuskizuneko kanten egilea izanik. Estreinaldia abuztuaren 21ean izango da eta hilaren 30era arte izango da ikusgai, abuztuaren 24an eta 25ean atsedena eginez.

Halaber, Pabiloi 6ko Antzerki Laborategiak beste bi "ikuskizun sailkaezin" eskainiko ditu abuztuan eta irailean. Alde batetik, 'Sincopados' izango da, "erritmo eta emozioz beteriko ikuskizuna da", perkusioak, txalaparta, klakea, pianoa, ahotsa eta harearen gaineko dantzaldiak osatutakoa. Abuztuaren 27, 28 eta 29an eskainiko da, 21:00etan. Beste alde batetik, 'Arte de las Putas' Nicolas Fernández de Moratínen poema batean oinarritutako ikuskizuna da, eta ikusleagoarekin antzerki jolasa proposatuko du. "Umorez beteriko ikuskizun hau bizia, jostalaria eta iradokitzailea da", eta Temple antzerki konpainiako kidea den Jose Luis Esteban du antzezle. Antzezlan hau irailaren 3, 4 eta 5ean izango da ikusgai, 21:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pabiloi 6k 'Chichinabo Cabaret' eskainiko du Aste Nagusian