Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Domingo, 26 de febrero 2017, 23:58
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Estibaliz Ruiz de Azua izan da izendatua San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako pregoilari izateko. Arabako Foru Aldundiak erabaki du Estibaliz Ruiz de Azua arabar kazetariari ematea ohore hori; hala, Arabako jaiei hasiera emateko ardura izan duten izen handien zerrendan sartu da, Alberto Schommer edo Micaela Portillarekin batera, besteak beste.
Ruiz de Azua kazetaritzako lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, eta badu master bat ere politika eta hauteskunde komunikazio eta protokolokoa. Aditua da komunikazioan, protokoloan eta harreman publikoetan, eta 1992an hasi zuen karrera irratian, Cadena Ser-Vitoria irrati katean aurkezle eta zenbait saioren gidari. 2001etik aurrera, EITB taldeko kidea da; korporazio horretan izan da mahai inguruetako moderatzaile eta aurkezle, eta, orain, berriz, Asteburuetako Teleberrietako berri saioko aurpegi ezagunena da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.