Borrar

Gasteizek Korrikaren 20. edizioa antolatzen lagunduko dio AEKri

sergio eguía

Domingo, 29 de enero 2017, 01:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ohi bezala, Gasteizko Udalak Korrika euskararen aldeko errelebo-lasterketaren 20. edizioa antolatzen lagunduko dio AEKri. Gure hizkuntza sustatzea eta hari buruzko kontzientziazioa handitzea dira helburu nagusiak, eta AEKren ikastegietan lan hori egiteko behar diren funtsak biltzea. Zalantzarik gabe euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, bereziki elkartzen duen pertsona kopuru-handiarengatik.

Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik Iruñera joango da, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Gasteiztik martxoaren 30ean bertan igaroko da. Gasteizko Udalak ekimenari lagundu ohi dio, jardueraren garapena erraztuz. Ekitaldia bera antolatzen laguntzeaz gain, lasterketa egiteko eta aurreko asteetan programatzen diren dinamizazio-jarduera ludiko eta kulturalak (Korrika Kulturala) garatzeko behar diren espazioak, azpiegiturak eta materialak erabiltzen uzten du.

Lankidetza horren barruan sartuko da halaber:

- Zerikusia duten udal zerbitzuen lankidetza, AEKri udalaren jabetzako espazioak, azpiegiturak eta materialak erabiltzen uzteko.

- Indarreko ordenantza fiskalen zein espazio bakoitzaren erabilerari buruzko araudiaren arabera dagozkien salbuespenak edo hobariak tramitatzea.

Udalak ez du ekarpen ekonomikorik egingo hitzarmena dela eta, baina udal ordezkari batek erreleboetako batean parte hartuko du zati batean, hiriaren erdialdetik.

AEK-k adierazitakoari jarraituz, Udalak espazio hauek utziko ditu: Europa jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoa, Kepa Junkerak otsailaren 9an egingo duen kontzerturako, eta Ibaiondoko Félix Petite antzokia, Kukai dantza taldeak martxoaren 23an emango duen ikuskizunerako. Bestetik, martxoaren 20tik apirilaren 8ra hiriko zenbait auzotan jarduerak egitea ere erraztuko da. Martxoaren 30eko Korrikan eta apirilaren 6an egitekoa den Korrika Txikian ere lagunduko du Udalak. Besteak beste, kale-girotzerako baimenak emango dira, publizitate euskarriak eta erreleboen adierazleak jarriko, eta trafikoaren eta segurtasunaren antolaketa aldatuko ibilbidean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios