Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Jueves, 22 de septiembre 2016, 23:59
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Gasteizko Udalak Innovation Saria jaso du iraunkortasunaren garapenaren alorrean, duela gutxi jaso duen Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria dela eta. Itziar Gonzalo alkateordeak jasoko du gaur arratsaldean saria, Guggenheim museoan egingo den ekitaldian.
Gasteizek gaur jasoko duen sarien bidez berrikuntzaren alorrean erreferente diren enpresak edo erakundeak aitortzen dira. Zehazki, Gasteiz turismo-helmuga iraunkor gisa ziurtatu den lehen euskal udalerria izatearen garrantzia azpimarratu nahi da.
Itziar Gonzalo gogorarazi duenez, Biosphere ziurtagiria lortzea aurrerapausu handia izan da Gasteizek jorratzen hasitako bidean, zeinean mugarri izan baitira Turismo Iraunkorraren Mundu Gailurra hartzea eta bertan Turismo Iraunkorraren Gutuna onetsi izana. Turismo-helmuga iraunkor gisa ziurtatu den lehen euskal udalerria izateak Gasteizentzat estrategikoa den merkatu batean kokatzen gaitu, eta turismo iraunkorraren alderdi osagarrien alde egiten ari garen apustua indartzen du, esaterako, ondarearekiko jarduera arduratsuak, familia eta kirol turismoaren sustapena, edo bertako produktuen erabilera kontuan hartzen duen eskaintza enogastronomikoa bilatzea, nabarmendu du alkateordeak.
Gaur arratsaldean, Itziar Gonzalok, besteak beste, adieraziko du Gasteiz eredua dela beste turismo-helmuga batzuentzat. Gasteizko gizarteak iraunkortasun-irizpideak oso barneratuta ditu, normaltzat hartuta. Turismo iraunkorrean hori oso garrantzitsua da, bertakoen eta bisitarien artean turismo konbentzionaletik haratago doan bizikidetza eredu baten alde egiten baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.