Santiagoko Azokak Lekaleen Nazioarteko Urtea ohoratuko du

Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen duen hitzordu honetako gainerako protagonistak izango dira lurraldeko berrogeita hamar bat ekoizle bertan egotea, antzinako traktoreekin hiritik zehar egingo den ibilaldia eta makinen erakusketa.

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak 2016ko urte honetan ere antolatu du Santiagoko Azoka, ekoizle arabarrek urtero izaten duten ekitaldia; izan ere, ekitaldi hori aukera aparta izaten da lurraldeko baratzeko fruitu nagusiak eskuratzeko. Oraingo honetan lekaleei eskainitakoa izango da, Araba, hara baba pintoa! Lekaleak Araban, aniztasuna eta kalitatea lelopean. Foru erakundeak keinu bat egin nahi izan dio NBEk eta FAOk, elikagai talde hau landatzea eta kontsumitzea sustatzeko helburuarekin, 2016ko urtea Lekaleen Nazioarteko Urte izendatzeko erabakiari.

Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko diputatuak azoka hori aurkeztu du gaur goizean, Slow Food Arabako Alberto López de Ipinarekin eta Patxi Lauzurika foru teknikariarekin batera. Aurkezpenaren hasieran gogorarazi du Arabako lurraldea lekale ekoizlea dela, kalitatezko markek babestuta". Azoka beraz aritzean, foru diputatuak adierazi du ekitaldi hau hiriko bihotzean eta festa giro batean egiten dela gazteiztar eta arabar guztientzat eta edozein bisitarentzat bizitzan eta landa munduan sartzeko atea izateko asmoz".

Horrela, bada, Arabako Unibertsitate Campusaren inguruan Arabako nekazari eta abeltzainen basetxeetan landatutako eta hazitako elikagai aukera bat egongo da, hainbat emanaldirekin eta aurten protagonista den produktuari eskainitako hainbat erakusketarekin batera.

Azokara joaten diren guztiek Boilurrek antolatu duen herri dastatzean parte hartzeko abagunea izango dute. Aukera aparta izango da arroz babarrunak entsaladan eta Arabako babarrun pintoa sakramentuekin aprobatzeko, ahaztu gabe, Slow Food Arabak antolatzen dituen gustu laborategiak.

Baina lekaleei eskainitako postuez gain, Santiagoko ferian, Arabako 40 herritatik etorritako 50 ekoizle baino gehiago izango dira berriro ere, 21 produktu desberdinekin. Berritasun gisa, aipatu beharrekoak dira Gurendesen egindako pasta ekologikoa edo Delikako hazkuntza ekologikoko perretxikoak, Audikanan ekoiztutako oilasko haragiaz gain. Era berean, Trebiñuko ekoizleek beren txoko propia izango dute.

Alde gastronomikoenarekin batera makinen erakusketa bat egongo da, Gasteizko alde batean zehar ibili ondoren azokara helduko den antzinako traktore bilduma batekin batera. Azoka osatzeko, Araban hazitako espezie eta arrazen erakustaldi bat egongo da. Unibertsitate eremura hurbiltzen direnek honako arraza autoktonoak ikusi ahal izango dituzte: Euskal Oiloa, Euskal Txerria, Azpigorri ahuntza, laLatxa eta Sasi Ardi ardiak, Terreña behia, Enkarterrietako astoa edo Euskal Herriko mendi zaldia.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak antolatu du azoka, eta lankidetzan aritu dira Slow Foord Araba, Abere kooperatiba sozietatea, EHU-UPV, Asociación de Maquinaría Antigua de Álava elkartea, Kutxa Gizarte Ekintza eta Boilur, Gasteizko Udalaz gain.