Udalak lanerako gida bat prestatu du gazteentzat

'Laneko gida gazteentzat' izeneko gida euskarri informatikoan dago

SERGIO EGUÍA

'Laneko gida gazteentzat' izeneko gida euskarri informatikoan dago, eta bertan lan eskubideei buruzko informazio eta baliabideak eskaintzen zaizkie lan munduaz ezer gutxi dakiten eta enpleguko lehen esperientzia izango duten gazteei.

Udalak helburu nagusi batizan du gida hau egitean; gazteen kalitatezko enplegua sustatzea eta gazteek gizarte eta ekonomia arloko eskubideak izatea.

Gasteizko Udalak, Arabako Abokatuen Elkargoarekin lnakidetzan, Gazteentzako Laneko Gida aurkeztu du; euskarri elektronikoan dago, eta enpleguaren alorrean kontrastatuta dauden baliabide guztien berri ematen die.