Arabako Bakelekua Elkarteak jaia antolatu du Sahararen alde

Larunbatean izango da jaia Kuartangon

SERGIO EGUÍA

Garapenari Laguntzeko Arabako Bakelekua Elkarteak jaia antolatu du Arabako Bakelekua Proiektua ezagutarazteko eta dirua biltzeko. Jaia, apirilaren 23an, larunbata, Zuhatzu Kuargangon izango da.

Kuartangoko, Urkabustaizko, Añanako eta, oro har, Arabako zenbait herritarrek 2015ean Arabako Bakelekua Elkartea sortu zuten Sahara herriari laguntzeko zenbait lankidetza-proiektu gauzatzearren. Elkartekideen asmoa, iaz Kuartangon hasitako proiektuarekin jarraitzea da: Arabako Bakelekua Proiektua. Horri esker, Saharako haur errefuxiatuentzako barnetegia antolatu zen. Aurten, 10 neska eta 10 mutil itzuliko dira Kuartangora, eta Elkarteak dirua bildu nahi du adingabeen bidaiak, mantenua eta beste zenbait gastu ordaindu ahal izateko.

Hori dela eta, zenbait entitate publiko eta pribaturi laguntza eskatu dio eta, horrez gain, Arabako Bakelekua Elkarteak jaia antolatu du, eta hainbat jarduera gauzatuko ditu. Dirua biltzeaz eta Arabako Proiektua jendeari ezagutarazteaz gain, Mendebaldeko Sahararen gatazkaz informatzea eta Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan zein Marokok okupatutako lurraldean duten egoeraren inguruan arabarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea ere badu helburu Elkarteak.