Enplegurako Eskualde Planari esker 77 pertsona kontratatuko dira zuzenean Gasteizen

Eraikuntzaren sektoreko langabeak lanean berriro hastea da kontratu horietako askoren helburua

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udalak 77 pertsonaren zuzeneko kontratazioa bultzatu du 2015eko Enplegurako Eskualde Planaren bidez, zeina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen baitu. Lanpostu horiei planaren beste ildo batzuen bitartez langabeak kontratatzeko laguntzak, esaterako sortutako beste 316 gehitu behar zaizkie.

Zuzeneko 77 kontratu horiek Gasteizko Udalak sustatutako 24 proiekturi dagozkie, eta horien arteko garrantzitsuenak bi hauek dira: eraikin eta instalazioen birgaikuntza iraunkorreko programa (guztira 40 kontratu: 36 peoi eta 4 monitore) eta Gamarrako eta Mendizorrotzeko parkeak hobetzeko lanak gitea eta fatxadak mantentzea (6 peioi eta eraikuntza arduradun lanpostu bat). Bi proiektu horiekin langabezia handienetakoa duen talde bati lagundu nahi zaio, alegia, eraikuntzaren sektoreko langileei, lan-merkatuan berriro sartzeko kualifikazioa hobetzeko beharra baitute.