Gasteiz Zero Zabor hondakinen kudeaketaren inguruko kontzientzia kritikoa sortu nahi du hirian

Bihar aurkeztuko da eragile ekologiko berria

SERGIO EGUÍA

Green Capital izena harro eramaten duen hiri batek geldiezineko erronka behar du bere eskakizun ekologikoa mantentzeko. Ideia horrekin aurkeztuko da ostegun honetan Gasteiz Zero Zabor eragilea publikoki. Goizeko 11.30tan izango da Andra Mari Zuriko plazan.

Gasteiz Zero Zabor taldeak, zaborrik gabeko hiriaren alde egiten du lan eta egungo hondakin kudeaketaren inguruko kontzientzia kritikoa sortzea du helburu. Ostegunean egungo birziklapen datuen irakurketa kritikoa egingo dute eta datozen hauteskundeetatik eratu beharreko Udal gobernuari erantzukizunak eskatuko diote, hurrengo legealdian Europatik markatzen dituzten eskakizunetara hurbilduko duen neurriak Gasteizek har ditzan.