Altzarien salmentak %40 gehitu dira 'Reamuebla' ekintzari esker

SEA Arabako Enpresariak "sektorea berpizteko apustu bikaina dela" esanez goraipatu ditu emaitzak

SERGIO EGUÍA

Arabako Enpresariak, SEA Egurra eta Altzaria saila hain zuzen ere, 'Reamuebla' planaren bigarren edizioak altzarien salmentak %40 gehitu dituela goraipatu du.

Urtarilaren 12a eta otsailaren 28 aren artean, ekimenean parte hartu duten altzari-dendak %20ko deskontua eskaini egin dute etxeko altzairu eta osagarrietan, emaitza zoragarriekin dirudienez. Patronalak, "sektorea berpizteko apustu bikaina dela", esan du.