Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iera Agote
Viernes, 15 de diciembre 2017, 00:34
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arabako adineko eta ezinduen foru egoitzetan eta ezinduentzako lanerako zentroetan egunero banatzen diren menuak Añanako gatzarekin onduko dira aurrerantzean, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Gatz Harana Fundazioak eta Indesa 2010 sozietate publikoak hitzarmen bat izenpetu dute. Horren ondorioz, lanerako zentro bereziaren sukaldeak Añanako gatza erabiliko du egunero prestatzen dituen 1.400 menuak ontzen. Uste da Indesa 2010en sukaldeak 800 kilo gatz inguru erabiliko dituela urtero. Iturburuko gatzmineral, natural eta ekologikoa da, ohiko teknikak erabiliz egina eta iraunkortasuna eta paisaiarekiko begirunea irizpide lortua.
Indesaren sukaldeak Arabako Foru Aldundiaren adinekoentzako eta ezinduentzako egoitzetako menuak prestatzen ditu, bai eta lanerako zentro gehienetakoak, Gazteriaren foru erakundearen mendeko Espejoko aterpetxekoak eta Santa Maria Katedralaren Fundazioaren aterpetxekoak ere.
Indesak prestatutako menuen ezaugarri dira, ohiko errezetak erabiliz, tokiko gastronomia kultura sustatzea eta, talde bakoitzak behar dituen nutrizio beharren arabera, elikadura osasungarria eta orekatua bultzatzea. Gainera, hurbileko eta sasoiko kalitatezko lehengaiak erabiltzen dituzte. Lehentasuna ematen zaie tokiko elikagai naturalei, baita sozietate publikoaren beraren Lorezaintza eta Baratzezaintza Arloko instalazioetan bildutakoei ere.
Añanako Gatz Haraneko gatza Arabako gastronomia produktu bitxienetako bat da. Indesa 2010en sukaldean erabiltzen den iturburuko gatz minerala purutasun handiko gatz kristalez eratuta dago, lehengaiaren jatorriari eta lurruntze naturalari esker. Aberatsa da mineral eta oligoelementuetan, eta elikagai mota guztien zaporea indartzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.