Kometa taldeak erritmoa jartzen dio Araba Euskaraz jaialdiari
“Mugan bizi, bizi” titulua daraman abestiak Assa ikastolaren istorioa eta mugan bizitzearen ondorioak kontatzen ditu
IERA AGOTE
Viernes, 11 de abril 2014, 13:08
Hurrengo ekainaren 15ean Lapuebla de Labarcan ospatuko den Araba Euskaraz jaialdiaren abestia ezagutu dugu ostegun honetan. Kometa taldea izan da oraingo honetan euskararen festara musika jarriko diona eta Jimmy Jazz aretoan emandako kontzertuan entzuteko aukera eman dute.
Abestiak Mugan bizi, bizi titulua darama, jaialdiaren leloaren berdina, eta Assa Ikastolaren istorioa eta mugan bizitzearen ondorioak kontatzen ditu. Lapuebla de Labarca La Riojarekin mugan dagoen herri bat da eta lelo honen bidez mugan euskara bizi dela eta bizi-bizirik dagoela aldarrikatu nahi dute.
Mugan bizi, bizi
Berrogei urte atzera
Lapueblan izan zen aukera
lau euskaltzale zororen asmoa
amets baten hasiera
Hainbeste oztopo hainbeste traba
sasi guztien gainetik
labarkan asmo bakarra:
loratu dadin euskaraz
parapapaparararapa...
ezer galtzekorik ez eta
izabazteko dugu dena
akabo betiko pena
periferiaren kondena
aurrez aurre baitugu erronkarik ederrena
oroimena, sentimena
etorkizunerantz hegan mugan euskaraz
duitasunez bizitzeko dema
bizi! Mugan bizi, bizi, naiz ni
ikastolan hezi eta bihotzean hazi
bizi! Mugan bizi, bizi
naiz ni
ebro ertzean euskararekin topa
araba euskaraz errioxatik ate joka
txoria ere libre hegan txioka
altxa, mugi, altxa, iepa zatozte tropa...
parapapaparararapa...
bizi! Mugan bizi, bizi, naiz ni
ikastolan hezi eta bihotzean hazi
bizi! Mugan bizi, bizi
naiz ni
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.