http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zuzenak klubak udalaren laguntza izango du berriz ere, urteko hitzarmena onetsi baita

Futbol zelaietako zerbitzu osagarrien kontratua eta Mendizorrotzako sarbidea kontrolatzekoa esleitu ditu Kirol Arloak.

SERGIO EGUÍA

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Zuzenak Kirol Klubarekiko hitzarmena onetsi du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen jarduera fisikorako kanpaina garatzeko, 135.000 euroko kopuruan.

Udalak arreta berezia eskaintzen dio dibertsitate funtzionala duten kolektiboei zuzendutako jarduera fisikorako programak sustatu eta garatzeari. Zuzenak kirol kluba irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta horrelako jarduerak garatzen ditu hirian.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako kontratuak ere esleitu ditu 2018 eta 2019rako: udalaren futbol-zelaietako zerbitzu osagarriena, eta Mendizorrotzeko kirol esparruko atletismo pistaren eta modulua gauez zaintzeko eta sarrera eta erabilera kontrolatzekoa.

Disport Eki S.L-ri esleitu zaio futbol-zelaietako zerbitzu osagarrien kontratua, 1.273.480,30 euroan, 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko eperako. Bestea, APRA atletismo-pistako sarbidea eta erabilera kontrolatzeko kontratua, Aitekomanagement S.L-ri esleitu zaio, aldi bererako, 100.473 euroan.

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarentzako 2017ko ekarpena onetsi du, likidazio izaeraz, eta aurreikusitako kopurua baino 168.000 euro gehiago izango dira, Fundazioan bertan hobekuntza lanak egiteko.

Udala eskolaren patronatuko kide den aldetik eskolaren finantziazioan parte hartzen du. Hezkuntza Zerbitzuak pasa den martxoan ordaindu zuen hasieran aurreikusitako 332.000 euroko diru–laguntzaren lehen zatia –166.000 euro–, ohiko funtzionamendurako.

Bigarren zatia, beste 166.000 euro, gaur ordainduko dira. Horretaz gain, beste 168.000 euro gehiago emango zaizkio hobekuntza lanetarako.

Beraz, Patronatuko aurrekontua 1.034.616 eurokoa da, eta udalak 500.000 ordainduko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos