http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zornotzako San Migel eta Bizkargi kaleek 36 aparkalelu berri izango dituzte

Lanak abuztuan egingo dira eta aurrekontua 55.000 eurokoa da

VIRGINIA ENEBRAL

Gaur egun ia herri guztietan ohikoa den eszena, batez ere, egunaren amaieran, hainbat auto bueltaka aparkaleku baten bila da. Ez da harritzekoa; beraz, udalen kezka nagusienetariko bat kontu hori izatea.

Gabezia hori leuntzeko, eta ondorioz bilaketan galtzen den denbora murrizteko asmoarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak 36 leku sortuko ditu San Migel eta Bizkargi kaleetan. Udako oporrak aprobetxatuz abuztuan hasiko dira lanak irailean prest egoteko. Aurrekontua 55.000 eurokoa da.

Anbulatorio aurrean, San Migel kalean, 22 aparkaleku kokatuko dira. Horretarako, noranzko bikoitzeko erreia noranzko bakarrekoa bihurtu behar izango dute.

Gainera, orain dagoen baranda kendu egingo da eta zati bat San Juan kalearekin batzen den lekuan jarriko da. San Juan kaleko oinezkoen bi azken babesguneen zati bat behera bota eta bakarra utziko da. Kalearen beste puntako oinezkoen babesgunea ere behera botako da.

Aldi berean, San Migel kalearen amaieran, espaloiak handituko dira eta berdeguneak egokituko dira. Lan hauek 36.500 euroko inbertsioa ekarriko dute.

Beste 14ak Bizkargi kalean sortuko dira. Orain ilaran aparkatzen da baina aurrerantzean baterian izango da. Espaloiak handitu ahal izateko zintarriak kenduko dira eta edukiontziak Jauregibarria kalea Bizkargi kalearekin gurutzatzen den lekura mugituko dira. Lan hauen aurrekontua 18.500 euroko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos