Borrar

Zornotza Krosaren 64. edizioa ospatuko da bihar

ELCORREO.COM

Viernes, 5 de enero 2018, 23:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atletismo hoberenaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute bihar Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako zelaietara hurbiltzen diren interesdunek, Nazioarteko Zornotza Krosaren 64. edizioa dela eta. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, jardunaldiak hamar proba izango ditu eta goiztiarrenak ume-kadete, kimu, junior eta gazte mailakoak izango dira.

Horien ondoren, bigarren urtez jarraian, 1,9 kilometroko lasterketa paralinpikoa izango dugu. Geroago 4,7 kilometroko herri lasterketa egingo da, gura duten guztiek parte hartzeko zabalik egongo dena. Kontuan izan, proba hau lehiatzeko ez dela beharrezkoa izango federatuta egotea.

Nazioarteko proba absolutuei dagokienez, 12:30ean emakumeena hasiko da, eta 13:15ean gizonena. Proba hauek 8,7 kilometroko eta 10,7 kilometroko ibilbidea izango dute, hurrenez hurren.

Mundu osoko hoberenetakoa den Zornotzako belar gaineko zirkuitutik, nazio eta nazioarte mailako atleta hoberenak igaro dira historian zehar. Guztira, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren ia berrogeita hamar atleta, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, argi dago zirkuitua erreferentea dela atletismoaren munduan, izan ere, Europako Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago eta baita Espainiako, Euskadiko eta Bizkaiko Federazioen egutegietan ere. Hortaz aparte, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren beraren laguntza duen proba, ANOC erakundearen, Kros Antolatzaileen Nazioko Elkartearen egutegian ere badago. Interesdunek zuzenean ikusi ahal izango dute ETBn eta aurrez grabatuta Teledeporten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios