http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Zisneen Lakua' Campos Antzokian izango da bihar, Monterrey Baletaren eskutik

Emanaldi bakarra eskainiko du Alemaniako maitagarrien ipuin batean oinarrituta

ELCORREO.COM

Monterrey Balet ezaguna Campos Elíseos antzokian eskainiko du emanaldi bakarra, bihar, dantza esparruko obra klasiko bikainenetariko batekin, Zisneen lakua. Mexikoko konpainiak baleta jatorrizko lau ekitaldietatik bi ekitaldira egokitu du eta Marius Petipa maisua koreografiaz arduratu da.

Alemaniako maitagarrien ipuin batean oinarrituta, Zisneen lakua Bolshói Antzokian estreinatu zen 1875ean, Piotr Ilich Techaikowsky konpositore errusiarraren musikarekin. Pieza hau funtsezkotzat jotzen da balet zurian eta Errusiako Balet handien historian.

Istorioaren protagonista Sigfrido da: printze gazte bat, nork, amak eskatuta, gazteluan antolatutako festa batera joaten diren emakumeen artean emaztetzat hartuko duena hautatu behar duen. Festa aurreko gauean, Sigfrido lakura joaten da eta Odette ezagutzen du, azti batek sorgindutako gazte bat. Gauero, Odettek zisne itxura hartzen du. Sorginkeria desagertuko da bakarrik norbaitek bizitza osorako maitasuna aitortzen badio. Festan, protagonistari engainatzen diote eta beste emakume ezkontzeko aukeratzen du. Odette ez dela konturatzen denean, lakura ihes egiten du emakume gazteari bakarmena erregutzera. Sorginkeria apurtzea ezinezkoa denez, biek euren buruak laku barruraino botatzen dituzte, betirako elkarrekin egon ahal izateko.

Monterrey Balet dantza klasiko eta garaikideko konpainia mexikarra 1990ean sortu zen Yolanda Santos de Hoyo-ren eskutik, kulturarekiko eta adierazpen artistikoen garapen nazionalarekiko konpromisoa hartutako pertsona altruisten talde baten laguntzarekin. Ia hogeita hamar urteko ibilbidearekin, Monterrey Baletak nazioartean nabarmentzen lortu du bai bere nortasunarengatik eta bai bere teknika eta aldatzeko gaitasunarengatik.

José Manuel Carreño arlo artistikoaz arduratzen da 2016. urtetik. Kuban jaiotako artistak bere prestakuntzari hamar urterekin ekin egin zion eta ibilbide luze baten ondoren, dantza munduan oso ezaguna izatea lortu du. Carreño-k munduan zehar dantza egin du hainbat konpainiarekin, besteak beste: Royal Ballet, Dutch National Ballet, Tokio Ballet, Berlin Staatsoperes Ballet, Teatro Alla Scala edo Opera di Roma.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos