http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zirkulazio aldaketa San Inazio auzoan, jaiak direla eta

Bilboko Udalak jakinarazi du zenbait aldaketa egingo dituela ostegunetik

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak jakinarazi du zenbait aldaketa egingo dituela San Inazio auzoaren zirkulazioan ostegunetik, uztailaren 20tik, abuztuaren 2ra bitartean, auzoko jaien barruan antolatutako ekitaldiak egin ahal izateko.

Horrela, zirkulaziorako itxita egongo dira Agirre Lehendakaria etorbidea, Gregorio Balparda eta Aragoi kaleak, bi noranzkoetan, eta ordezko bidea Erandioko noranzkoan Orixe kaletik egin beharko da, eta Deustuko noranzkoan Larrakotorre kaletik.

Bestalde, Aragoi kalearen, Agirre Lehendakaria etorbidearen eta Larrakotorre kalearen arteko aparkalekuak kenduko dira, bai eta Bilbobusen behin behineko geralekuak ere.

Azkenik, Bilbobusen Agirre Lehendakaria etorbideko 154, 172, Levante plaza eta 179 geralekuak kenduko dira, eta behin behinekoak Larrakotorre 29an eta Orixe 16 eta 42an jarriko dira.

Fotos

Vídeos