http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Zinemakumeak gara!' zikloak hasiko da gaur Bilbon

Emakumeek egindako gaur egungo izu eta fantasiazko zinema da jaialdiaren gai nagusia

ELCORREO.COM

'Zinemakumeak gara!' jaialdiak 22. edizioa beteko du aurten, eta gaurtik urriaren 23ra arte ospatuko da Bilboko BBK Aretoan. Emakumeek egindako gaur egungo izu eta fantasiazko zinema da zikloaren gai nagusia, eta film laburrak eta luzeak, hitzaldiak, solasaldiak eta mahai inguruak eskainiko ditu, zinemagintzaren eta kritikaren arloetako pertsona ospetsuen parte hartzearekin.

Zehazki, antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioan nazioarteko 16 ekoizpen izango dira jaialdian. Horien artean Kathryn Bigelow estatubatuarra nabarmentzen da; Bigelow da orain arte Zuzendari Onenaren Oscar saria irabazi duen emakume bakarra-. Halaber, Ana Asensio antzezle, zuzendari eta gidoilari madrildarrak parte hartuko du eta, South By Southwest ziinemaldian film onenaren saria irabazi duen 'Most Beautiful Island' filma aurkeztu ondoren, solasaldiko protagonista izango da.

Gainera, zinemaldiak gorazarre egingo dio Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizleari, eta Simone de Beauvoir saria emango dio. Angeles Gonzalez-Sinde, Maite Ruiz de Austri, Iciar Bollain eta Nuria Vidal bezalako emakumeek jaso dute aurretik sari hori. Camposek fikziozko film luzeak idatzi ditu ('La próxima piel' edo 'Los pasos dobles'), baita film luze dokumentalak ere ('La noche que no acaba', 'El cuaderno de barro' eta 'Game Over').

Gidoigileak film laburrak eta bideo instalazioak ere egin ditu, adibidez, 'Lugares que no existen', 'Goggle Earth 1.0', 'Mapell', 'Luz Azul', 'Mullada Llum' eta 'El retablo de las adivinaciones'.

Zinemakumeak gara! jaialdia urriaren 23an amaituko da. Zikloak BBK Fundazioaren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, eta BBK Aretoak kultura eta artea sustatzeko urtean zehar antolatzen dituen askotariko jardueren egitarauan sartzen da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos