http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zinema Gaur zikloak beretu egin du bigarren edizioan ikuslego ez oso konbentzional bat

SERGIO EGUÍA

Urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean ZINEMA GAUR programaren bigarren edizioa egin izan da Montehermoso kulturunean, eta jarrera ikaragarri ona izan du, nola ikusleen aldetik, hala ikus-entzunezkoen alorreko artista eta sortzaileenetik ere. Batzuek zein besteek parte hartu izan dute programa osatu duten proiekzio, performance, lantegi eta ikastaroetan. Ikuslegoa baduela erakutsi du programak, eta horrenbestez, iaz jaio zen zikloak Montehermosoren urteko jardueran jarraitu ondorioztatzen da.

“ZINEMA GAUR programak ohikoaz bestelako zinemarekiko interesa eta grina elikatzen jarraitzen du, eta erreferente bihurtu da gure hiriaren zazpihgarren artearen zaleentzat” esan du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Aurtengo zazpi proiekzioetan (Ortuño aretoan beti) 420 pertsonak hartu izan du parte, eta batez besteko asistentzia 60 lagunekoa izan da – udaberriko ziklokoan baino 10 gehiago–. Zikloaren amaieran (Niñato filma proiektatu zen, Adrián Orr egilearena) ia-ia bete egin zen 100 laguneko edukiera duen aretoa,bertan izan zelarik pelikularen editorea, Ana Pfaff andrea.

Luis Felipe Alanis sortzaile mexikarrak zuzenduriko animazio-lantegietako parte-hartzea itzela izan da, eskainitako plaza guztiak bete baitira, zenbait pertsona itxaron-zerrendan geratu delarik. Horixe izan da bi lantegiren kasua: batetik Istorio bizidunak izenekoa, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzendua, eta bestetik Mundu pausatuak, stopmotion animazioa baliatzen duen irudi bizidunaren aurkikuntza, narratiba grafikoari, zinemari eta animazioari buruzko lantegia, 16 urtetik gorakoentzat. harrera on horrek animatu egiten gaitu familiei, gazteei eta jende orori zuzenduriko proposamenak egiten jarraitzera.

Bestetik, beste bi lantegi eskaini dira, sortzaileei eta zinema eta ikus-entzunezkoen ikasleei, 20na lekudunak: Zerez egina dago zinema? Haustea ulertzeko, Clara Sánchez-Dehesak gidatua, eta Zinema-muntatzeari buruzko lantegia: muntatze-gelaren esperientzia, Ana Pfaff irakaslearen eskutik. Bada, horiek ere % 70ean bete dira.

Harrera azpimarragarria izan dute baita edizio amaitu berriko ekimen bereziak, Carolina Camposen eta Màrcia Lançaren Nome performancea ( Azala sorkuntza espazioarekin batera sortua), Etxeko Zinemaren Eguna (Home Movie Day), Fósforo Kultur Elkartearekin batera egina, eta Carlos Casas eta Luis Felipe Alanisen hitzaldiek: batez beste 40 pertsona inguru ekimen bakoitzeko.

Gogoratu nahi dugu Garbiñe Ortega gasteiztarrak koordinatzen duela Zinema Gaur. ibilbide oparoia du ikus-entzunezkoen alorrean. Besteak beste, erakunde hauetan erakutsi da haren komisario-lana: New Yorkeko Lincoln Center, Anthology Film Archives (NYC), San Francisco Cinematheque, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa, La Casa Encendida (Madril) eta Tabakalera (Donostia). Orobat, lankidetzan aritu da Pacific Film Archiveko komisariotza departamentuan (Berkeley, California) eta Kultura Digitaleko Zentroko zinema atalean (Mexiko), eta Festival Ambulante (Mexiko) jaialdiko zuzendarikidea izan da. Nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da, esterako, FICUNAM (Mexiko) eta Ann Arbor Film Festival (AEB) jaialdietan. Gaur egun Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistikoa da.

Zinema Gaur ekimenaren eboluzioa

Zinema gaur programa 2016ko azaroaren 14tik 30 bitartean jaio zen, ohikoaz bestelako zinema ziklo baten eskutik, eta oso publikoaren harrera ona izan zuen hasieratik beretik. Horrengatik erabaki zen aurten bigarren edizioari ekitea, bitan banatuko zen molde batean: udaberrian bat, eta udazkenean bestea, iraupena laukoztu zuena. Udaberriko saioa emakumeei eskaini zitzaien, maiatzaren 8tik ekainaren 26ra bitartean, eta orain amaitu berria urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean egin da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos