http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zinegile berrien lanak, Zinebi Fist Film sekzioan

Zinegile berrien lanak, Zinebi Fist Film sekzioan

Golem – Alhondiga zineman eskainiko da gaur fikziozko 'Drift' film luzea

ELCORREO.COM

Bost kontinenteetako zinegile berrien bederatzi opera prima lehiatuko dira Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, iaz inauguratutako eta fikzio, dokumental eta animazio generoko film luzeei zabalik dagoen Zinebi First Film (ZIFF) sekzioaren barruan. Aukeratutako bederatzi lanak zinemaldi garrantzitsuenetatik igaro dira, Locarnotik, Cannesetik, Berlinetik, Veneziatik edo Sundancetik, besteak beste, eta horietako zortzi estreinaldiak izango dira Estatuan.

Atzo goizean aurkeztu zen Bilbon aukeratutako filmetako bat, Drift, zuzendariaren, Helena Wittmann zinegile aleman gaztearen, presentziarekin. Mundu mailako estreinaldia Veneziako Kritikaren Nazioarteko Astean egin ondoren, Drift beste zinemaldi batzuetan ere ikusi ahal izan da, Berwick Film&Media Arts Festival-ean, Filmfest Hamburg-ean eta Montrealgo Nouveau Cinéma Jaialdian, besteak beste.

Dokumental intimoenaren eta zine esperimentalaren arteko drama gisa sailka daitekeen Drift filmak, Iparraldeko Itsasoan asteburua igarotzen duten bi emakumeren historia kontatzen du. Film horretan azpimarratzekoak dira soinuaren tratamendua eta Nika Breithaupt artistak idatzitako Soinu Banda, protagonistek transmititzen duten deriba eta desorientazio sentsazioa eta batzuetan lasai eta beste batzuetan haserre dagoen itsasoaren atmosfera hipnotiko bera indartzen dutenak.

Helena Wittmann (Neuss, Alemania,1982) zuzendariari dagokionez, Spanish and Media unibertsitatean ikasi zuen. Bere lanen artean, mundu osoko jaialdi askotan ikusi ahal izan diren Wildnis (2013) eta 21,3° C (2014) film laburrak daude. Hain zuzen ere, 'Drift' da bere lehenengo film luzea.

Langileen eguneroko borroka

Ziff-en barruan lehiatuko diren filmen artean (esan besala, horietako zortzi estatu mailako estreinaldiak dira), aipamen berezia merezi du Austin Lynchen – David Lynchen semea– lehenengo lan luzea den Gray House lanak, Matthew Boothekin batera zuzendutakoak. Modu iradokigarrian eta berezian, Estatu Batuetako langileen eguneroko bizimodua eta borroka islatzen duten bost istorio erakusten ditu, abstrakzioa, errealitatea eta ametsak nahastuz. Horrez gain, eta bitxikeria gisa, Denis Lavant (Holy Motors) eta Aurora Clement (Apocalypse Now), antzezle ezagunen kameoak azpimarratu behar dira.

Beste izenburu batzuk ere azpimarratu behar dira, Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian (Suitza) Aipamen Berezia jaso zuen Cyril Schäublinen Dene wos guet geit (Those Who Are Fine); Ingelesa ez den beste Hizkuntza batean egindako Film Hoberenaren Hollywoodeko Akademiaren Oscar Sarirako hautagai izan den Afganistango Namai Ba Rahis Gomhor (A Letter to the President) lana...

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos