http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zenbat aldiz begiratzen duzu egunean sakeleko telefonoa?

Pertsona asko telefonoa begiratzen. / Santiago Núnez

Euskaldunen %52ak mugikorra orduro hartzen du eta lautik batek 15 minuturo

JAN ECHEVARRÍABilbao

Afaltzen duzun bitartean zure sakeleko telefonoa begiratzeko ohitura duzu? Telefonorik gabe arroparik gabe egongo bazina bezala sentitzen zara? Lan egiten duzunean ezin duzu mugikorra burutik atera? Horrela bada, kontuan hartu Phone Housek eginiko 'Telefoniako kontsumo ohitura' inkestaren arabera, euskaldunen %25ak 15 minuturo begiratzen duela bere telefonoa eta talde horren barruan egon zaitezkela.

Aipatutako inkesta 2.300 erabiltzaileei egin zaie. Horren arabera, Euskal Herriko biztanleriaren %85,5 lanean edo klasean dagoen bitartean mugikorraren soinua kentzen badu ere, %52ak orduro begiratzen du mugikorra eta, esan bezala, ia %25ak 15 minuturo hartzen du bere telefonoa. Gainera, datuek erakusten dutenaren arabera, %65ri berdin zaie norbaitekin batera egotea mugikorra begiratzeko.

Eta zer gertatzen da telefonoa etxean ahazten badugu? 'Telefoniako kontsumo ohitura' inkestak dionaren arabera, %71,03ak etxera itzultzen da mugikorra nahi gabe bertan edota beste lekuren batean uzten duenean. Aipatzekoa da ere %63,21a telefonotik ez dela inoiz urruntzen, nahiz eta etxetik 5 minuturako irtetzen bada ere.

Mugikorren erabilpenari buruz, hurrengo ekintzek burutzen dute zerrenda: Banku kudeaketa (%60,82), hotelen erreserba (%56,70) eta arroparen erosketa (%47,42). -Posta elektronikoa (%88,79), argazkiak egin (%82,24) eta sare sozialak (%64,49). -Berehalako mezularitza (%60,38), deiak (%18,87) eta %10,38k aurrez aurreko komunikazioa nahiago dute.

Bukatzeko, esan daiteke euskaldunek arreta nabarmentsua eskaintzen diotela mugikorrei. %72k kamera mobilagatik ordezkatu dute eta %38 bidaietan argazkiak egiteko bakarrik mugikorra eramaten dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos