http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zein izango ote da Bizkaiko erakusleihorik ederrena?

Erakusleiho honek 2015ean sari bat jaso zuen./E. C.
Erakusleiho honek 2015ean sari bat jaso zuen. / E. C.

'Konekta zaitez komertzioarekin' lelopean, denden apainketa saritzen duen lehiaketa martxan da

IZASKUN MOYANO

Gabonetan oso ohikoa da kaletik paseatzen goazen heinean dendetako erakusleihoetan Olentzero, zuhaitzak eta beste hainbat apaingarri ikustea. Estetika guztiz aldatzen dute eta merkatari batzuek dekoratzen artista hutsak direla erakusten dute. Hori dela eta, aspaldi hasi ziren Gabonetako opor garaian erakusleihoen lehiaketak antolatzen.

Bizkaian nagusiena, Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duena da, eta aurten 34. edizioa ospatuko dute 'Konekta zaitez komertzioarekin' lelopean. Honako honetan xede berria bete nahi dute: komunikatzeko teknologia berrien erabilera sustatzea merkataritza-banaketa eta ostalaritzaren sektoreetan. Horrez gain, dendariak txapelketan parte hartzera eta Gabonetan erakusleihoak apaintzera bultzatu nahi dituzte, ekosistema sozioekonomikoa dinamizatzeko.

Oraindik izena emateko epea irekita dago, datorren abenduaren 5a bitartean, eta erakustaldia hilabete beraren 31arte luzatuko da. Aurten ere, merkatariek lehiaketa ezagutzera emateko prozesuan parte hartu ahal izango dute. Era honetan, beren sormen-lanak erakutsi eta bide batez bezeroak erakarri ahal izango dituzte. Izan ere, hasierako lan horretan apaintzeko duten gaitasuna argitara emango dute.

Ganberak hiru sari nagusi banatuko ditu lehiaketako hiru irabazleen artean, Bizkaiko erakusleiho onenei aitortza egiteko: 2.250 euro eta El Correo egunkarian publizitate egiteko aukera. Baina honetaz gain, badaude beste sari potolo batzuk ere: Sormenaren Saria, Berrikuntzaren Saria, Konposaketa Komertzialaren Saria, Argiztapenaren Saria, Ostalaritzako Sari Berezia edota Saltoki baten Web Onenaren Saria, kasu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos