http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Zapata kaxa batean bizi zen neskatoa' Zum zum taldearekin, Iparralde gizarte etxean

I.AGOTE

Julia zapata-kutxa batean bizi den neskatoa da. Batzuetan aspertu egiten da han barruan; baina, bestalde, seguru sentitzen da bertan. Egun batean arkatz magikoa aurkitu, atea marraztu, eta mundua ezagutzen hasiko da. Ondoren, marrazten jarraituko du: tximeleta, lorea... Handik denbora laburrera, topo egingo du pilota batekin, eta lagun egingo dira. Elkarrekin jolastuz oso ondo pasatuko dute, baina kutxan ez dute behar adineko leku izango, beren amets guztietarako…

Hizkuntza: euskara.

Adina: 4 urtetik gora.

Lekua: Beñat Etxepare antzokian. Iparralde gizarte etxea.

Iraupena: 45 min.

Sarrera: 5,00 €.

Abenduaren 16ko 10:00etatik aurrera edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik).

Pertsona berak ezingo ditu erosi 4 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako.

8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.

Jarduera aldatu edo bertan behera geratzen bada bakarrik aldatu edo itzuliko dira sarrerak.

Badaude sarrerak gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat (Araneko gizarte etxeko LOO ikuskizunerako izan ezik). Baten bat behar izanez gero, esan sarrera erosterakoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos