http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zallako igerileku girotuaren zabaltze lanak hasi dira

Barruko igerilekuen luzera 25 metrora handituko da

ELCORREO.COM

Zallako kiroldegiko igerilekua zabaldu egingo da. Larunbatean igerileku girotuan zabaltze lanak hasi ziren eta hemendik hilabete batera amaituko dira.

Barruko igerilekuen luzera 25 metrora handituko da eta azalera mintz iragazgaitz batez estaliko dute. Lanen aurrekontua 40.000 eurotakoa da.

Momentuz, barruko igerilekua itxita egongo da eta udalak abuztuaren 16rako berriro irekitzea espero du.

Temas

Zalla

Fotos

Vídeos