http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Zaharra ni? Baita zera ere!»

Emakume bat, ispiluaren aurrean./
Emakume bat, ispiluaren aurrean.

Euskaldunen kopuru erdia, beraien NAN ak adierazten duena baino gazteago sentitzen da

IZASKUN MOYANO

Bizitzeko gogoa. Badirudi euskaldunok hori soberan dugula. Goizetan korrika egiten ateratzea, asteburuetako afariak luzatzea, dantza ikastaroetara apuntatzea edota une txikiez gozatzea dira euskaldunok gogokoen ditugun ekintzak. Izan ere, ikerketa batzuen arabera, euskaldunon ia kopuru erdiak bere NANak diona baina urte gutxiago dituela uste du. 'Beti gazte' delakoak izango ote gara?

Aora-k burututako inkesta baten arabera, gutxi batzuek adina 'ezkutatzeko' formulak erabiltzen dituzte, antiaging-ak hain zuzen ere. Horrez gain, galdeketan parte hartu dutenen erdiak baino gehiagok, urteak aurrera joan ahala, gizonak fisikoki emakumeak baino okerrago mantentzen direla adierazi dute. Izan ere, gizarte-segurantzak zahartzearen aurkako tratamenduak eskaini behar dituela adierazi dute, ez baitaude gazte mantentzeko diru asko inbertitzearen alde.

Aipatzekoa da, inkestan parte hartu duten gehienek ez dakitela antiaging tratamendua eta zimurren aurkako tratamenduaren arteko ezberdintasuna zein den. Adituen arabera, antiaging-a zaintze kosmetikoa baino haratago doa. Honen xedea, norbaitek barrutik duen ongizatea kanpoan islatzea da. Honetarako, azala hidratazioa, eguzkiarekiko babesa, estresaren murriztea, etab… ahalbidetzen duten terapiak burutzen dira. Azken hau oso garrantzitsua omen da, gure gorputza egunerokotasunean eroso murgil dadin.

Bestalde, gure gorputzarentzat ezinbestekoa da oxigenoa bizitzeko. Arnasterakoan, zelulak eraberritzerakoan eta energia xurgatzerakoan erreakzionatzeko erraztasuna duten erradikal libreak sortzen dira, zahartze prozesua bizkortzen dutelarik. Beraz, estresa, gaixotasun kronikoak izatean edota esfortzu handi fisiko zein mentalak burutzerakoan, zelulen urritasunak sor lezakeen zahartze bortitzak osasun arazo larriak ekar litzake. Hau ekiditeko onuragarria dira zelulok babesten dituzten antioxidanteak.

Informazio guzti hau baliagarria izan daiteke. Baina ikerketaren emaitzak ikusi ostean, badirudi askok ez dutela hauen beharrik. Bizitza disfrutatu eta irribarre egitearekin nahikoa dute, gazte sentitzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos