http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zabalik da Zornotzako Emakumeen Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea

Zabalik da Zornotzako Emakumeen Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea

Martxoaren 3an Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako emakumeek produktu ugari eskainiko dituzte udalerriko ferian

IZASKUN MOYANO

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Hogeita lau ordu horietan berdintasunaren aldeko ekintzak, hitzaldiak, dantzak eta era ezberdinetako ekimenak antolatzen dira. Egungo gizartean oraindik gutxietsita dagoen emakumea goraipatu eta baldintza duinetan bizitzeko eskaera eginez, herritar ugari izaten dira kalera atera eta andrazkoen eskubideak aldarrikatzen dituztenak.

Zornotzan, adibidez, Emakumeen Nekazari eta Artisauen Azoka ospatzen dute. Aurten, XXI. edizio hau egun batzuk aurreratzea erabaki dute. Beraz, datorren martxoaren 3an, larunbatean, ospatuko dute udalerrian urteroko ohitura bilakatu den feria. Bertara, Euskal Herriko puntu ezberdinetatik iritsitako andrek produktu ugari erakutsi eta salduko dituzte. Beste batzuen artean, ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, birziklatutako osagaiak edota arropa.

Urtero legez, asko izaten dira azokan parte hartzeko grina duten emakumeak. Baina zoritxarrez, leku mugatua dago eta ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea. Honetarako, Zornotzako Udalak ireki du jada ferian postua izateko izena emateko epea. Beraz, datorren otsailaren 9a bitartean Euskal Herriko emakume nekazari zein artisau orok XXI. azoka honetan apuntatzeko abagunea izango du.

Azokan saltzaile gisa egon nahi duen emakume orok baldintza jakin batzuk bete beharko ditu. Besteak beste, produktuok emakumeek eginak izango dira eta andrek izango dituzte ikusgai. Horrez gain, produktua egiten duen pertsona zein erakundearen egoitza Euskal Herrian bertan izango da, eta titularra emakumea izan behar da. Bestalde, Gizarte Segurantzako dagokion araubidean alta egoeran egon beharra dago, eta kuota guztiak ordainduta izan beharko ditu. Aipatu beharra dago, elikagai eta kosmetikoen kasuan, osasun erregistroan alta emanda egon behar dutela.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos