http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

New Yorkeko Caleb Teicher & Companyren emanaldia Guggenheimean

Museoak Works & Process at the Guggenheim-en saio berri bat aurkeztuko du uztailaren 26 eta 27an

ELCORREO.COM

Guggenheim Bilbao Museoak Works & Process at the Guggenheim-en saio berri bat aurkeztuko du uztailaren 26 eta 27an. Programak Mary Sharp Cronson du ekoizle; New Yorken sortu zuen saila 1984an, ikusleei munduko artista, koreografo, musikagile, idazle eta zuzendaririk garrantzitsuenez gozatzeko aukera eskaintzeko helburuarekin. Hogeita hamahirugarren denboraldia duen Works & Process proiektuak Traditional Jazz Dance programa apurtzailea aurkeztuko du, New Yorkeko Caleb Teicher & Company konpainiaren eskutik.

Caleb Teicher dantzari eta koreografo ezagunak sortu zuen 2012an, eta haren piezek Ipar Amerikako dantza tradizionalak dituzte inspirazio iturri, hala nola, klakea, Lindy Hop-a edo Vernacular jazz-a; dantza-estilo horiek guztiak gaur egungo testuinguruan berrinterpretatzen ditu Teicherek.

Gaualdi berritzailea izango da: Caleb Teicher eta beste bost dantzarien musikaltasun, umore eta aparteko energia eta talentuak beteko dute aretoa.

Fotos

Vídeos