Borrar
XXXV. Aintzinako Musika Asteak 7 kontzertu izango ditu Araban

XXXV. Aintzinako Musika Asteak 7 kontzertu izango ditu Araban

Santa Maria Katedrala eta San Pedro eliza izango dira Vitoria-Gasteizen izango diren lau kontzertuen eszenatoki

i.agote

Martes, 29 de agosto 2017, 23:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero bezala iraila Aintzinako Musika Asteaerekin batera heltzen da Arabara. 35. Edizio honetan 7 kontzertu izango dira, lau Vitoria-Gasteizen eta beste hiru lurraldean. Iaz bezala, berriz ere, Santa Maria Katedrala eta San Pedro eliza bihurtuko dira Antzinako Musikaren aste honen arretagune, geroago Tuestari, Guardiari eta Murgiari paso emateko.

“Jaialdia irailaren 5ean hasiko da, 20.15ean, La Grande Chapellek eskainiko duen emanaldiarekin. Erlijio musika da talde honen interesgunea, XVI. mendetik XVIII. mendera arteko espainiar ahots obra handien irakurketa berri bat egitea duelarik helburu nagusia. Era berean, espainiar musika errepertorioa berreskuratzeko lanean laguntzea du bere egitasmoa”, adierazi du Igone Martínez de Luna, Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputatuak.

Hurrengo egunean, Nordic Voices izango da: 6 ahots a capella, San Pedro elizan probatuko direnak. Oslo Norvegiako hiriburuko ahots talde bat da, 20 urteko historia duena, eta, tarte horretan, munduko talderik onenetakoaren ospea eta ezagutza jaso dituena genero horretan.

Erdi Aroko musikatik hasi eta gaur eguneko musikarainoko errepertorioa interpretatzen dute, musika adierazpenaren arlo zabaletan ikertuz, kantu lautik hasi eta mandatuz konposatzen dituzten obrak estreinatzeraino.Irailaren 7an, berriz ere Santa Maria katedralean izango dira kontzertuak, Seldom Sene boskotearekin.

Txirula eztien nazioarteko boskote hau 2009an hasi zen kontzertuak ematen, Amsterdamen. Bera osatzen duten interpretatzaileak Espainiakoak, Herbehereetakoak, Ingalaterrakoak eta Alemaniakoak dira, denak ere adituak ganbera musikaren arloan. Antzinako musika eta abangoardiako musika interpretatzea da kide guztien pasioa, betiere sormenez, birtuosismoz, berrikuntzaz eta sentimenduz, txirula eztiaren kolore eta erregistro askotarikoak agertzen dituzten programen bidez.

Zikloa Gasteizen amaituko da, irailaren 8an, Musicha Alchemicha taldearekin. Talde hori Lina Tur Bonetek sortu zuen, eta berak zuzentzen du; dagoeneko oso ezaguna da nazioartean bere grabazioek lortu dituzten sariengatik. Garai guztietako musikak interpretatzeko sortu zen, eta arlo anitzetako proiektuak lantzeko ere bai.Gasteizen izango diren kontzertu horietarako guztietarako sarrerak Santa Maria Katedralaren atarian banatuko dira, irailaren 1ean, 17:30etik aurrera.

Pertsonako eta kontzertuko bi sarrera jaso ahal izango dira.“Baina, Arabako hiriburuan ez ezik, beste leku batzuetan ere izango da Antzinako Musikaren Astea. Jaialdia Araba osora zabaltzea berrikuntza izan zen, eta aurten ere hala izango da, hiru kontzertu eskainiko baitira herrietan. Lehena Gaubean, Tuestako Jasokundeko Andra Mariaren elizan, iazko arrakasta ikusirik ez baitute3 zalantzarik izan berriz ere kontzertua antolatzeko. Han izango da, irailaren 2an, Lorena García sopranoak eta Manuel Vilos antzinako harpen birtuosoak osatutako bikotea”, azpimarratu du diputatuak.

Lorena García bera, Lina Tur Bonetekin eta Daniel Espasarekinbatera, izango da herriz herriko bigarren jardunaldian ere. Izan ere, irailaren 9an, Guardiako Erregeen Santa Maria elizan izango da hirukotea, Alemaniako barrokoa izango dutelarik beren kontzertuaren gaia. Irailaren 9an bertan izango da azken kontzertua,Marisa Martins eta Rafael Bonavitak emango dutena Murgiko San Migel elizan. Martins espainiar-argentinar mezzosoprano bat da: Buenos Airesen hasi zen ikasketak egiten, eta Bartzelonako Udal Kontserbatorio Gorenean jarraitu zuen ikasten. Bonavita, aldiz, hari pultsatuzko antzinako musika tresnetan interpretatzailerik ezagunenetakoa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios