http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Xtraklubeko aisialdi-ekintzetan izena emateko epea, zabalik

SERGIO EGUÍA

Gazteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak udazkena eta neguko Xtraclub -programazioa martxan jarriko du , eskaintza anitza eta aberatsa eskainiz: aisialdi-, kultura-, abentura- eta kirola-ekintzak. Ekintza horiek guztiek gazteen arteko harremanetarako eta elkar ezagutzarako espazio hezigarria sortzen dute, asteburuetan aisialdirako aukera bat bilakatuz.

Gure erabiltzaileek euren gogo eta nahien arabera ekintzak aukera ditzakete. Horrela, egun bateko ekintza puntualetan eman dezakete izena, edo bestela, sakontzeko aukera ematen duten diziplinak gara ditzakete.

Udazkena-neguko denboraldi honetarako programatu diren ekintzen artean aipa ditzakegu hain arrakastatsuak diren Hiriko dantza eta kantu lantegiak, non lantzen eta sakontzen diren eszenatoki batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu- eta dantza- teknikak eta ahalmenak; izan ere, kurtsoak amaitzerakoan, diziplina horietan sakondu eta egindako lanaren emaitza jendaurrean erakutsiko da: abenduaren 3an, Aldabe gizarte etxearen antzokian.

Gainera, Kirola eta abentura (naturan) uztartzen dituzten ekintzen artean hauek ditugu: Kayak Landako aintziran, Eskalada eta rapela Eginoko haitzetan; Zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroa (Olaetan), Espeleologia Iguarango haitzuloan barrena, eta Cares ibilbidea, Cangas de Onís eta Llanes.

Xtraclub programak Hiriko irteerak ere eskaintzen ditu: Hiriko termak (Atlas zentroa), Izotz pista (BAKH), Lakuako karting-a eta Pagazuriko bolatokia. Baita txangoak izango ditugu oraingoan ere: Senda Viva, 3 egun Santoñan (Hipika, bizikleta eta hondartza), Iruñan Rocopolis, eta Donostian la Perlako bainu termalak.

Gizarte etxeetan ere ez dira ekintzak faltako. Adi egon! Esaterako: Padela, Sukaldaritza-lantegi gazteak (gofreak, Mediterraneoko sukaldaritza, Eguberrietako gozoak, 0,0 Koktelak,…), eskulanak (xaboiak, kandelak, beira-aleak, hennazko tatuajeak, beldurrezko makillajea, …), Gizarte-sareak (Instagram, Snapchat, You Tube), eta bi argazkigintza lantegi argazki kameraren posibilitate guztiak ateratzeko eta egindako argazkiak hobetzeko eta pertsonalizatzeko hainbat teknikaren bitartez.

Programazioaren inguruko informazioa guztia hemen: www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Izena emateko tokiak eta informazioa: Gazte Argibideetarako Udal Bulegoa, gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan, eta udalaren web gunean. Ezinbestekoa da

Herritarren Udal Txartela (HUT) indarrean izatea ( GAUBen edo gizarte etxeetan dohanik lor daite

Fotos

Vídeos