http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Vital Fundazioak eta Ajebask-Arabak enpresen nazioartekotzeari laguntzeko ekimenak bultzatuko dituzte

SERGIO EGUÍA

Vital Fundazioak eta Gazte Enpresarien Arabako Elkarteak (Ajebask-Araba) ekintzailetzari laguntza emateko eta lurraldeko enpresen nazioartekotzea sustatzeko ekimenak garatuko dituzte. Sentsibilizazio jardunaldiak egingo dira LH eta Batxiler ikastetxeetan, enpresak abiarazteko eta sendotzeko laguntzak emango dira eta gizarte bazterketa bizi duten edo lan esperientziarik ez duten pertsonei ere laguntza emango zaie.

Vital Fundazioak lan garapenera eta eguneratzera bideratutako prestakuntza ekimenak sustatzea du bere jarduera lerro estrategikoen artean, baita arabarren laneratzea bultzatzea ere. Ajebask-Arabak, bere aldetik, enpresa proiektuak garatzeko eta bultzatzeko egiten du lan, baita gazte arabarren artean enpresa-bokazioak erakartzeko, sustatzeko eta bultzatzeko ere.

Azken urteetan lankidetzan garatu den lanaren ildotik, erakunde biek beste lankidetza hitzarmen bat ere sinatu dute, eta hitzarmen horrek, funtsean, gazteak autoenpleguari buruzko sentsibilizatzea du helburu, baita euren jarduera nazioartekotu nahi duten enpresei xede horretarako oinarrizkoak diren hainbat arlo sendotzen laguntzea ere.

Zehazki, autoenpleguari buruzko hamabi sentsibilizazio jardunaldi burutuko dira Arabako Lanbide Heziketa eta Batxilergo ikastetxeetan, 16 eta 30 urte arteko gaztentzat. Era berean, ekintzailetzari buruzko beste zazpi sentsibilizazio eta informazio jardunaldi egingo dira, nekazaritza garapenerako eragileentzat, gizarte langileentzat, dinamizatzaileentzat eta teknikarientzat.

Halaber, ‘Globaliza zaitez Plus’ ekimena abiaraziko da, oinarrizko arloak -esaterako, euren orientazio estrategikoa, euren irudia eta marka eta giza baliabideak- sendotu beharra duten zortzi-hamar enpresei hasierako fasean laguntza emateko proiektua, gero sendotasunez eta tinko nazioartekotu daitezen.

Hitzarmenak, gainera, ‘Esperientziatik ikasi’ proiektuari emango zaion laguntza ere badakar, SECOT profesional erretiratuen elkartearen eskutik, baita gazte ekintzaileentzako laguntza-poltsa ere, enpresa bat abiarazteko (negozio-plana, bideragarritasuna, hasierako administrazio-gastuak) edo enpresa sendotzeko jardueraren hasierako bi urteetan. Erakunde bien arteko lankidetza gizarte bazterketa bizi duten edo lan esperientziarik ez duten eta Ajebask-era lan bila hurbiltzen diren pertsona gazteei emango zaien laguntzaz osatuko da. Gainera, ‘Irratia zure esku’ ekimenak irratian enpresen presentzia ahalbidetuko du, komunikabide horren bitartez ezagutzera eman daitezen.

Fotos

Vídeos