http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urtarrilean 5. edukiontziaren erabilera zabalduko da Barakaldon

Bosgarren edukointzia Bizkaiko hainbat herritan erabiltzen da dagoeneko./E. C.
Bosgarren edukointzia Bizkaiko hainbat herritan erabiltzen da dagoeneko. / E. C.

Udalak 43 edukiontzi marroi berri erosi ditu Gurutzeta, Bakea eta Burtzeña auzoetan jartzeko

ELCORREO.COM

Barakaldoko Udalak 43 edukiontzi berri erosi ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, hiriko gaikako bilketa hedatzen jarraitu nahi du ingurugiroa zaintzeko. Azken urteotan bosgarren edukiontziaren erabilera laukoiztu egin da, 23tik 104ra.

Hedatuz doa Barakaldon zabor organikoaren bilketa. Edukiontzi marroi gehiago erosi ditu Udalak, zerbitzua Gurutzeta, Bakea eta Burtzeñara eramateko. Urtea hastearekin batera jarriko da martxan zerbitzua, datorren urtarrilaren lehenean.

38.000 euroko diru-laguntza eskatu zion Ingurumen eta Hirigintza Diziplina Arloak Bizkaiko Foru Aldundiari, zaborra gaika biltzeko edukiontziak eta birziklatzeko gaiak erosteko. Horrela, 43 edukiontzi berri erosi ditu, honela banatzeko: 17 edukiontzi marroi, Bakearako; 21, Gurutzetarako, eta beste 5, berriz, Burtzeñarako.

Iaz, Llano (17 edukiontzi), Lutxana (8) eta Retuertora (13) heldu zen zerbitzua. San Bartolome (9) eta Desertu Berria (14) auzoak izan ziren, ordea, 5. edukiontzi erabiltzen lehenak. Gurutzeta, Bakea eta Burtzeñakoarekin, 104 edukiontzi marroi izango ditu Barakaldok, 8 aldetan banatuta. «Nabarmen hazi da zerbitzua, gure ustez, zeren, 2014an proiektua martxan jarri zuenetik gobernu sozialistak 23 edukiontzirekin, ez zen aurrera-pausurik eman, eta premia zegoen» azaldu du gobernuak. «Hiri handia da Barakaldo, eta hiritarrak sentikortu behar ditugu hondakinak birziklatzeak duen garrantziaz bai eta erraztasunak eman ere birziklatzen ohitu daitezen», adierazi du.

Urtarriletik aurrera izango da martxan zerbitzua. Ordutik aurrera eman ahal izango dute herritarrek izena konposta egiteko kuboa eta poltsak hartzeko, herritarrentzako arreta zerbitzuaren hiru bulegoetako edozeinetan: Gurutzetan, Clara Campoamor eta Herriko Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos