http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urtaranen gobernuak Konstituzio plaza eraberritzeko lanak esleitu ditu, 344.600 euroan

Urtaranen gobernuak Konstituzio plaza eraberritzeko lanak esleitu ditu, 344.600 euroan

SERGIO EGUÍA

Urtaranen gobernuak Konstituzio plazaren eta inguruaren eraberritzea abiatu du, ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-prozesuan hartutako konpromisoa baita; Tokiko Gobernu Batzarrak Opacua enpresari esleitu dizkio lanak. Udalak 449.999,61 euroko aurrekontua landu zuen lanak egiteko, eta obra esleitzen denez geroztik bost hilabeteko epea emango da gauzatzeko. Besteak beste, plazako zulogunea beteko da, irisgarritasun arazo handiak sortzen baititu, baina iturria eta eskultura bertan utziko dira. Azkenean, 344.654,71 euroan esleitu dira lanak, BEZa barne, hautatutako enpresak % 23,41eko beherapena aurkeztu baitzuen. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako diseinuaren arabera, haur jolasak ere jarriko dira, hamasei fruta-arbola landutako, eta zenbait parterre kenduko, oinezkoen igarobidea libre uzteko. Ildo beretik, udal gobernua Honduras kalean bizikleten trafikoa hobetzeko lanetarako lehiaketa kontratatzekotan da; proiektu hori ere aurrekontu parte-hartzaileetan aukeratu zen, eta Konstituzio plazako lanekin koordinatuta egingo da. Kasu honetan, aurrekontua 194.998,33 euro da.

“Konstituzio plazak eta inguruak irisgarritasun arazo handiak dituzte gaur egun, eta gabeziak dituzte espazio erabilgarriaren aprobetxamenduari dagokionez. Bertako auzokoak aspalditik eskatzen ari dira plaza berritzeko eta Honduras kalean bizikletentzako bidea sortzeko. Auzokideen eskabideei erantzuteko konpromisoa betez, lehiaketara atera ditugu proiektuak. Uste dut garrantzitsua dela esku-hartzea, Konstituzio plazako zulogunea zero kotara igota irisgarritasun arazoak konponduko baitira, eta pertsona orok erabili ahal izatea bermatuko. Espazio publiko erakargarria izango da, eta ingurua biziberritzea ahalbidetuko du, baita merkataritzaren ikuspuntutik ere”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Plazaren oraingo itxurak zaildu egiten du bertatik ibiltzea, dituen espazioak aprobetxatzea, eta garbiketa arazoak ere sortzen ditu. Hori dela eta, Urtaranen gobernuak sustatu duen inbertsioak zulogunea “betetzeko” balioko du, eta asfalto granitikoz estaliko da. Iturria eta ur-jauzi txiki bat utziko dira, orain behean dagoen urmaelaren ordez ura biltzeko sareta jarririk.

Bestetik, Udalak 2 et 6 urte bitarteko haurrentzako jolastokia jarriko du hego-ekialdean. Kautxuzko zoladura izango du zona horrek, eta ezintasun fisiko eta/edo psikikoak dituzten pertsonen integrazioa errazteko elementuz ere hornituko da. Era berean, Iñaki Prusilla zinegotziak gidatzen duen Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak argiteria publikoa plazaren diseinu berrira egokituko du, 9 metroko lau zutabe jarrita, eta bakoitzean lau LED proiektore, noranzko ezberdinetan. Horretaz gain, eserlekuak, paperontziak eta bizikletak aparkatzekoak jarriko ditu Udalak.

Fotos

Vídeos