Borrar
Urtaranen gobernuak Ekintzaileentzako beken edizio berri bat abiaraziko du

Urtaranen gobernuak Ekintzaileentzako beken edizio berri bat abiaraziko du

sergio eguía

Viernes, 9 de marzo 2018, 23:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekintzaileentzako bekak deialdia onetsi du, enpresa-proiektuak sustatzeko programa bat, guztira 70.000 euroko zuzkidura izango duena. Negozio-ideiaren bat plan zehatz bihurtu nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio deialdia, eta bi epealditan egin ahalgo da bertan parte hartzeko eskabidea: oinarriak ALHAOn argitaratzen direnetik ekainaren 15era arte, eta ekainaren 16tik irailaren 28ra arte.

Aurreko edizioetan bezala, bekaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.500 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.000 eurokoa. Aurkeztutako proposamenak balioesterakoan, Gasteizko Udalak 0 eta 100 puntu bitarteko baremoa ezarri du, zeinaren bitartez ebaluatuko diren proposatutako jarduerarekiko prestakuntza teknikoa eta eskarmentu profesionala, proiektuaren definizio-maila eta kalitatea, haren bidegarritasun tekniko eta ekonomikoa, aurreikusitako lan-plana, eta proiektuaren interes-maila, aldagai hauei begira: promozio ekonomikoa, berrikuntza, sormen-industrien sustapena, lan-sormena eta ekonomia sozialaren garapena. Azken kontzeptu horretan 30 puntu emango dira gehienez.

«Sarri askotan, ekintzailetza oztopo-lasterketa izaten ohi da. Beka hauen bitartez, Udalak lasterketa horretako lehen langa gainditzen lagundu du, alegia, enpresa-proiektu bat egoki diseinatzeko baliabide eta denbora eza. Ekintzaileentzako bekek oinarri sendoa ematen diete enpresa-ideiei, hortik aurrea haz daitezen. Ideia horiek proiektu bihurtzen dira, eta gero enpresa finkatu gure ehun ekonomikoan; guri enpresa horiek babestu eta sustatzeko zeregina dagokigu», esan du Gorka Urtaran alkateak.

2017ko ekintzaileentzako beken deialdian 55 beka eman ziren guztira. Horietatik 19 deialdiaren lehen epealdian eman ziren, 35 bigarrenean, eta azken biak deialdiaren kudeketa bitartean sortu ziren diru-soberakinei esker eman ziren. 2003tik hona 500 beka pasa eman dira, eta horiei esker sortu diren enpresen erdiak baino gehiagok biziraupen-maila handia lortu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios