http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urriko lehen eta azken astelehenetako azoketan partehartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da

Lehenengo azoka abereena izango da, eta urriaren 1ean eta 2an izango da, eta, bigarrena, nekazaritzari dagokiona, urriaren 31n

S. C.

Hilabete bat baino ez da falta Gernika euskal produktu naturalez betetzeko. Baserrian hazi edota hezitako produktuak, hain zuzen ere. Herriko merkatua jendez gainezka jarriko da eta azokarik interesgarrienetariko bat bueltan izango dugu berriz ere.

Izan ere, Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkatu Sailak urriko lehenengo eta azken astelehenetako azoketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea ireki du, saltokiren bat izateko interesik dutenentzat. Lehenengo azoka abereena izango da, eta urriaren 1ean eta 2an izango da, eta, bigarrena, nekazaritzari dagokiona, urriaren 31n.

Parte hatu nahi dutenek derrigorrez altan egon beharko dute Bizkaiko Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiategi Erregistroan. Halere, bi azoketan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteetako ekoizle eta eskulangileek, elkarte hori azokako sustatzaileek gonbidatzen badute.

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, urriko lehenengo asteleheneko azokan parte hartu nahi dutenek irailaren 22ra bitartean aurkeztu beharko dituzte agiriak udaletxean. Urriko azken astelehenekoan saltokiren bat nahi dutenek, aldiz, urriaren 12ra arteko epea izango dute. Bestalde, txosnen kasuan, urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Eskaera egiteko orriak www.gernika-lumo.net web orritik jaso ahal dira eta posta arruntez Genrika-Lumoko Udala, Foru Plaza 3, 48300 helbidera bidali, edota faxez, 94 625 75 42 telefono zenbakira. Posta elektronikoz bidali nahi dutenek hurrengo helbidera bideratu beharko dute: haz@gernika-lumo.net.

Fotos

Vídeos