http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urkatutako gizon baten bideo polemikoa Youtuben

Paul Logan millenialak, 2017. urtea bukatu baino lehen grabazio «zoro eta errealena» igoko zuela agindu duen

IZASKUN MOYANO

Sare sozialen indar handia hartu dute urte garaikide hauetan. Izan ere, batzuk etekin handia ateratzen dute hauetatik. Youtuberen kasuan, bideoren bat edo beste igotzen hasitako norbanakoa benetako ‘influencer’ bihurtu daiteke. Hots, igotzen dituen edukiak asko kontsumituz gero, ezagunago egiten joango da. Ondorioz, hauekin marka handiek publizitatea egiteko aukera bikaina ikusiko dute.

XXI. mendeko 'celebrity'ak dira Youtubeko izarrak. Kaletik argazkiak eskatzen dizkie, zaleek haiekin egoteko ilara luzeak itxaroten dituzte, eta milioika herritarren artean oso ezagun bilakatzen dira. Paul Logan hauetako ‘youtuber’ bat da. Hamabost milioi jarraitzaile ditu sare sozialetan eta hauei guztiei ondorengoa agindu zien: 2017 urtea bukatu baino lehen inoiz ikusitako bideo “zoro eta errealena” igoko zuen. Esan eta egin. Hala eta guztiz ere, eduki gogorraren ondorioz, berehala ezabatu zuen.

Grabazioan, Logan agertzen da hiru lagunekin batera Aokigahara Japoniako basoan zehar. 'Norbere buruaz beste egiten dutenen basoa' bezala ezagutzen den tokia Fuji mendiaren magalean dago. Egoerak nahiko arrunta dirudi, baina hona hemen hondamendia: Loganek kamera hartu eta urrunean zuhaitz batetik zintzilika dagoen gizon bat erakusten du urkatuta. Youtuberra eta bere kideak barrez eta adarra jotzen ari direla ikusten da grabazioan. Baina hurrengo 48 orduetan jaso dituen kritika guztien harira, edukia ezabatu egin du.

Ohion jaiotako gazteak Twitter bidez barkamena eskatzera behartu zuen bere burua. Bere aburuz, egoera tamalgarri hori pairatu duen lehendabiziko aldia izan da. Bestalde, «nik ere hanka sartu dezaket» gaineratu du polemika guzti honen erdian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos