http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Uretamendiko tunela urte amaieran irekiko da, Ermuko saihesbideko lanetan

Uretamendiko tunela irekitzen denean 9.000 ibilgailu aterako dira Ermuko hirigunetik

ELCORREO.COM

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak berretsi du Ermuko saihesbidearen lehenengo fasea aurten bertan jarriko dela zerbitzuan, urte amaieran Uretamendiko tunela irekiz. «Ermuko saihesbide honetako lanak oso aurreratuta daude: bai Uretamendiko tunela, bai ordainlekuen kabina berriak, bai autopistarako lotune zuzena», adierazi du.

Halaber, foru diputatuak gogoratu du Uretamendiko tunela irekitzen denean 9.000 ibilgailu aterako direla Ermuko hirigunetik, eta, horrela, «segurtasuna handitu eta kutsadura gutxiago» egongo dela.

Pradalesek gaineratu du lehenengo fasea martxan jartzen denean berriro abiatuko direla hurrengo fasea osatzeko geratzen diren lanak. Azaldu duenez, datorren udarako amaituta egongo da Ermuko eta Eibarreko saihesbideen arteko lotura.

Ermuko saihesbidea oso lan zaila da teknikoki. 74 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta «zirujau baten zehaztasunarekin egokitzen zaio inguru horrek duen orografi zailari». Hala ere, lanek ez diete eragin gidarien eguneroko joan-etorriei, eta, horri esker, alternatiba hobea eskainiko zaie eskualdeko 75.000 bizkaitarrei.

Ermuko saihesbidea udalerrian bertan hasiko da, Areitiotik datorren N-634 errepidean, eta glorieta berria egingo dute leku horretan. Hego-ekialderantz, tunel batetik Ureta mendia zeharkatuko du. Tuneletik irtenda, aire zabalean jarraituko du Beko errekastoaren ibarbidetik, Zaldibar udalerrian, AP-8 autobidearekiko paraleloan, San Lorenzoko biribilgunera heldu arte (Eibarko saihesbidearen barruan dago biribilgune hori). Guztira, 4,75 kilometroko ibilbidea da, AP-8 autobidearen lotune berria barne. Ordainlekuko kabinak ere ordezkatu egingo dira.

Temas

Ermua

Fotos

Vídeos