http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urban Commerce VIII. jardunaldi teknikoaren gai nagusia slow merkataritzaren kontzeptua izango da

I.AGOTE

Gasteizko Udalak Urban Commerce 2017 jardunaldi teknikoaren lehen xehetasunak aurreratu ditu; txikizkako merkataritzaren profesionalen eta sektorearekin lan egiten duten agenteen topaketaren zortzigarren edizioak slow commerce kontzeptua izango du gai nagusitzat. Helburua da eztabaida eta proposamenak sortzea erosketak egiteko modu gizatiarrago bat berreskuratzeaz, kanal berrien eta bezeroekin erlazionatzeko modu berrien lehiaren aurrean.

Datorren urriaren 5ean egingo da jardunaldia, Europa biltzar jauregian, eta oraindik ez da zehaztu nortzuk izango diren hizlariak. Asmoa da gaur egungo hiri merkataritzaren lehiakortasunaz sakontzea, erosketa portaerak aztertzea, eredu alternatiboak eskaintzea eta merkataritza biziberritzearen alde lan egiten duten enpresa, antolakunde eta profesionalen artean sinergiak sortzea.

“Dena gero eta azkarrago eboluzionatzen ari den mundu batean, merkataritza da eraldaketa gehien izaten ari diren jardueretako bat. Aurten, Urban Commerce jardunaldiaren bidez, hiri merkataritzarentzat norabide ezberdina proposatu nahi dugu, eta eredu konprometituagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa posibe ote den planteatu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak. Orobat nabarmendu du Urban Commerce Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren barruan sartzen dela, sektorea prestatzeko eta gaitzeko helburuaren barruan hain zuzen, eta jardunaldiaren edukia zehazterakoan agente nagusien iritzia hartu dela kontuan.

2006az geroztik egiten da Urban Commerce, hiri merkataritzaren modernizatze eta berrikuntzarekin lotutako hausnarketak eta esperientziak trukatzeko. Orain arte lau nazioarteko biltzar eta zazpi jardunaldi tekniko antolatu dira. Eusko Jaurlaritzak babestuko du hurrengo jardunaldi teknikoa, eta Merkataritza eta Industria Ganberak eta Gasteiz On zein Aenkomer elkarteek ere hartuko dute parte

Fotos

Vídeos