http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Until the Lions' lana, bihar eta etzi, Arriaga Antzokian

'Until the Lions' lana, bihar eta etzi, Arriaga Antzokian

Ikuskizunak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira

ELCORREO.COM

Akram Khan koreografo sarituak iraupen luzeko bere azken ekoizpen lana aurkeztuko du: Until the Lions. Mahabharata epikoaren jatorrizko berregituraketa den Karthika Naïr poetaren 'Until the Lions: Echoes from the Mahabharata' liburuaren parte baten moldaketa horretan Khanek kathak-a (Indiako jatorrizko dantza) eta dantza garaikidea erabiltzen ditu Ambaren, bere ezkontza egunean bahitu eta ohorea kentzen dioten eta mendeku bila jainkoei deitzen dien printzesaren istorioa kontatzeko. Arriaga Antzokiak ikuskizunaren bi emanaldi jasoko ditu, lehenengoa bihar, eta bigarrena larunbatean, biak ere arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Sarrerak

12 eta 40 euro artean
Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Akram Khan gaur egungo artista ospetsuenetakoa eta errespetatuenetakoa da. Horrez gain, sustraiak Bangladeshen dituen dantzari eta koreografo ingeles bikaina, Arriaga Antzokiko ikus-entzuleen artean duela denbora gutxi oso erreferentzia positiboa utzi zuen sortzailea da. Izan ere, duela bi urte, 2016ko otsailean, oso aho zapore gozoa utzi zigun Kaash ikuskizunarekin. Orain, bere proposamen berria ikusi ahal izango dugu, Until the Lions, barnera begiratzeko ukituak dituen eta generoari, sexualitateari edo denborak gorputzean uzten dituen aztarnei buruz gogoeta egiten duen lan dramatikoa. Khanek emakumezkoen pertsonaiekin duen obsesioa erakusten du agertokian, batzuetan figura erresistenteak, baina irudimenez beteak, sarritan ezkutuan daudenak, kontatu eta abestu gabeko heroi bilakatu arte, Amba bezala.

Until the Lions hiru dantzarik interpretatzen dute: Rianto, Ching-Ying Chien eta Joy Alpuerto Ritter. Emakumeak, Ching-Ying Chien-ek, Emakumearen Lan Bikainaren 2016ko Dantza Sari Nazionala (modernoa) lortu zuen Ingalaterran lan honetan eskainitako dantza hipnotizatzailearengatik. Gainera, Sohini Alam eta David Azurza abeslariek eta Yaron Engler eta Joseph Ashwin musikariek ere hartzen dute parte.

Akram Khan dantzaren nazioarteko erreferentea da, eta egin dituen ikuskizunen artean Desh, iTMOi, Vertical Road, Gnosis, Zero degrees edo aipatutako Kaash azpimarra daitezke. Londoneko 2012ko Joko Olinpikoen Irekiera Ekitaldiaren sekzio bat bere gain hartu zuenean ere erakutsi zuen bere maila. Bere egungo lana Until the Lions da, eta pieza horretarako, bakarkako Desh lan sarituan berarekin izan zituen goi mailako talde artistikoetako batzuk bildu ditu: Karthika Naïr idazlea, Tim Yip artista plastikoa, Michael Hulls argiztapen diseinatzailea eta Ruth Little dramaturgoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos