http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

UnderRun lasterketan izena emateko epea ireki dute

Lasterketa martxoaren 25etik 26ra bitarteko gauean izango da, metroaren tuneletan barrena

ELCORREO.COM

Bilboko metroaren tuneletan egingo den UnderRun Metro Bilbao lasterketan parte hartzeko izena emateko epea ostegun honetan ireki dute, eta www.underrunmetrobilbao.com web orrian egin ahalko da. Lasterketa martxoaren 25etik 26ra bitarteko gauean izango da, metroaren tuneletan barrena, eta parte hartzaileek Bizkaiko hiriburuko azpian dagoen azpiegitura ikuspegi berri batetik ezagutu ahal izango dute kirola egiten ari direla aprobetxatuz.

Hain zuzen, Metro Bilbaoko arduradunek gogoratu dutenez, Moyua plazako geltokian hasi eta Ansiokoan bukatuko da lasterketa. Zortzi kilometro inguruko distantzia izango du eta lur azpiko bederatzi geltoki zeharkatuko ditu: Moyua, Indautxu, Santimami/San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta/Cruces eta Ansio.

Lasterketan 200 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Dena den, lehen baitlehen apuntatzeagatik ez du aukera gehiago izango korrikalariak. Izan ere, zozketa bidezko hautaketa prozesu zorrotz bat aplikatuko da webgunean izena ematen dutenen artean.

Izena emateko epea pasa den ostegunetik otsailaren 25era arte egongo da zabalik eta prestatutako formularioa bete eta bideo bat erantsi beharko da, parte hartzaileak esperientzia berezi hau bizi nahi izatearen arrazoiak azalduz. Eskaera-inprimakia bete ondoren, otsailaren 26an argitaratuko dira izena eman duten eta zozketarako onartu diren pertsona guztien izenak, eta biharamunean, otsailaren 27an, zozketa egingo da notario aurrean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos